Javier Sádaba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Javier Sádaba Garay''' ([[Portugalete]], [[Bizkaia]], [[1940]]ko [[azaroaren 28]]a) filosofoa eta gaztelaniazko idazlea da. [[Filosofia]]ko bi lizentzia eskuratu ditu: [[Salamancako Unibertsitatea]]n lehena, eta [[Madrilgo Complutense Unibertsitatea]]n bigarrena. [[Teologia]]ko lizentziaduna ere bada, [[Erromako Gregoriotar Unibertsitate]]tikUnibertsitatetik; eta Filosofian doktorea, [[Madrilgo Unibertsitate Autonomoa|Madrilgo Unibertsitate Autonomotik]], eta Etikako eta Erlijioaren Filosofiako katedradun da unibertsitate horretan. Munduko hainbat unibertsitatetan irakasle ibili da. Ekarpen ugari egin du [[bioetika]]ren arloan.
 
Hogeita hamar bat liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu, filosofiaren ingurukoak zein Euskal Herriari buruzkoak, eta tarte berezia eskaini dio bere hausnarketetan zientziak gaurko gizartean duen paperari. Publiko zabalari zuzenduak dira argitaratu dituen liburu asko. Besteak beste, hauek aipa daitezke: ''Saber morir'' (1992), ''La ventana y el mundo'' (1993),'' Diccionario de ética'' (1997),'' Saber vivir, análisis y gozo de la vida cotidiana'' (1998), ''Euskadi, nacionalismo e izquierda'' (1998), ''La vida en nuestras manos'' (2000)...