Emultsio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
2. lerroa:
'''Emultsioa''' likido-likido sistema heterogenoa da, elkarren artean disolbaezinak diren bi [[likido]] edo gehiagoz osatzen dena. Likido nahastezin bat beste likido batean dispertsatzean datza eta beraz, barne fase bat eta kanpo fase bat izango ditu.
 
Emultsioaren fase bat [[ur]]tsua izango da eta bestea [[olio]]tsua. Emultsio mota desberdinak lortuko dira barnean eta kanpoan gelditzen diren faseen arabera. Esaterako, olioa uretan dispertsatuz (barne fasea olioa eta kanpo fasea ura) o/w emultsioa lortuko da eta ura oliotan (barne fasea ura eta kanpo fasea olioa) w/o emultsioa. Osagaien proportzioak eragina izango du emultsio bat edo bestea lortzerako orduan, kantitate handieneko osagaiak kanpo fasea eratuko du. Hala ere, emultsio anizkunakaniztunak ere badaude w/o/w edo o/w/o emultsioak.
 
Emultsioaren eraketan barne fasea kanpo fasean dispertsatzea lortu behar da, horretarako energia bat aplikatu behar da (beroketa, irabiaketa, sonikatzea). Baina batzuetan hau ez da nahikoa emultsio egonkor bat lortzeko. Kasu horietan [[emultsionatzaile]]a gehitu behar da.