Moda: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
26. lerroa:
Ondoren, modan mekanizazioaren prozesua ezarri zen, hori zela eta, hasieran goi mailakoentzat soilik eskuragarriak ziren diseinuak gero eta emakume gehiagorentzat izan ziren eskuragarri; horrela, emakumeen janzkera, irakurtzeko erabiltzen zituzten lekuak emakumeei gizartean garatzeko zuten gaitasunaz jabetu eta hiriak beren burua erakusteko erakusleiho bihurtu ziren. Azkenik, emakumeek eure burua gizartearen aurrean erakusteko gaitasunak modaren industria goitik behera aldatu zuen.
Belvontek bere lanean deskribatzen du zein motatako janzkera zen garai hartan indarrean zegoena. XIX. mendean barruko arropa ezinbestekoa zen goitik jantzitako arropak benetako itxura polita izateko, emakumea barrutik kanpora janzten zen eta ordena zehatz batean egin beharra zegoen prozesua. Lehenik Brassierea jantzi behar zuen, gaur egun bularretakoa izango zenaren funtzioa betetzen zuen jantzia zen. Horren gainean, tirantedun kamisola lasaia jantzi beharra zegoen, kortseak azalarekin kontaktu zuzena izan ez zezan. Kortseak bereziki estutzen zuen emakumearen gorputza, baina garai hartan jantzi erabilia zen emakumeen modan. Ondorean, belaunak arte estaltzen zuen pololoa janzten zuten, tiro zabalekoa eta irekia, -mediak eta zapatak, kortsea baino lehen jantzi behar ziren-. Jantzi guzti horiek batista, kotoi, liho eta setazko oihalekin egiten ziren orokorrean zuriak edo kolore gordinekoak ziren. Gonak astiro astiro aldaketara itsasten joan ziren eta bueloa gerriaren tamainari egokitu zitzaion, horrela bi modelo eraikiz, zirkulu egitura zuena eta tronpeta egitura zuena. Bolumena, gerri aldean egiten ziren tablei esker edo oihalak biesera- oihala modu diagonalean jartzeko teknika- jarrita lortzen ziren . Horrez gain, mendearen hasieran eskumuturreraino itsasten ziren mahukak bolumen handiagoa hartu zuten eta moztu ere egin ziren, harik eta ukondoraino heldu eta sorbaldan bolumen gehiago hartu arte. Soinekoak ez ziren hain estuak goiko partean eta enkajeak, galoiak, tula, soutachea, tertziopelozko zintak, botoiak… bezalako elementuek indarra hartu zuten. Horrez gain, berokiak ere eramaten ziren, luzeak edo aldaketara heltzen zirenak, detaileak zituzten larruz edo terziopelozkoak eta orokorrean bolumen zabaleko janzkiak ziren. Jantzi guztien arteko oreka eta simetria bilatzen saiatzen zen eta janzkeraren atalik garrantzitsuenak gerriz aldetik gorakoak ziren.
Osagarriek ere berezitasuna ematen zioten emakumeari eta kapela zein eskularruak ezinbesteko elementuak ziren. Hainbat motatako kapelak erabiltzen ziren, eta modu desberdinez dekoratuak. Zapatei dagokionez, takoi gutxikoak eta oina nahikotxo erakusten zutenaz, punta laukizuzena zutenak ziren. Orrazkera ere garrantzitsua zen, eta ile-artesia erdian eramaten zen, gainera ilea normalean jasota eramaten zen moño batekin. Eskularruak osagarri == Euskal Herriko janzkera XIX eta XX. mendeetan ==
|