Iltze zapal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
Dauden lotura-metodo zaharrenetakoa bada ere, gaur egun muntaketa-teknika gisa duen garrantzia inoiz baino handiagoa da. Horren arrazoia da, neurri batean, lotze-prozesua merkatzea lortzen duten automatizazio-teknikak garatu izana. Zapaltzea edo errematxatzea lotze-metodo gisa gehien erabiltzen den eremuak honako hauek dira, besteak beste: [[automobilgintza]], [[etxetresna elektriko|etxetresnagintza]], [[altzari]]gintza, [[hardware]]a, [[armagintza|industria militar]]ra, metal [[ijezketa]], dokumentu ofizialetan eta abar.
 
==Zapaltze beroa==
Lotze-metodo honek oso erabilera zabala izan zuen [[XIX. mende]]ko metal-lotzean edo [[mihiztadura]]n, [[soldadura|soldadura oxiazetilikoa]] agertu aurretik: zapaltze edo errematxatze beroak oso lotura gogor eta trinkoa ahalbidetu zuen. [[Galdara]]k muntatzeko erabiltzen zen, altzairuzko egiturak eraikitzeko ([[eraikin]]ak, [[zubi]]ak, [[dorre]]ak...), [[hesi]]ak, arkupeak eta [[errail]]ak muntatzeko. Luzaroan erabili izan da [[ontzigintza]]n, [[xafla]]k ez zirelako beroagatik deformatzen, soldadurarekin ez bezala.
 
[[Eiffel dorrea]] 2 milioi itzal zapalekin muntatu zen. ''Normandie'' ontziak (1935) 11 milioi iltze zapal erabili zituen.
 
==Erreferentziak==