Elodie Baffalio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
41. lerroa:
Antzineko eta oraingo euskal kantu ala dantza herrikoiak abiapuntu gisa hautatu ditu. Beraiengan musikaltasuna gailenduko da. Hitzen zentzua ahantzi gabe, elea emeki-emeki desagertu egingo da, eta bere ordez, bihotzaren musika mintzo den lekura joango dira doinuak. [[Musika herrikoi]]a sentiberatasunez eta sotiltasunez moldatua eta aldi berean, inprobisatua dago. Izan ere, inprobisazioari leku propioa eman nahi izan baitio Elodiek disko honetan. Horrela kontzertu bakoitzean uneko magia ager daiteke, eta nahiz eta eremu ezagututan izan, kontzertu bakoitza beti berria izanen da. Horretarako, pianoaren adierazteko era ezberdin eta askotarikoak miatzen ditu etengabe Elodiek, soinu-tresnaren musika aberastasuna loratuz. Eta gainera, konposizioak gehitu eta aberastu egiten ditu uneoro, tradizioak eta olerkiak inspiratuta.
 
LaburbiduzLabur biduz, MELLODI''Mellodi ''izeneko lehen disko honetan, alde batetik tradiziozko musika ezagutu edo errekonozitu ahal izango da, baina beti ere ñabardura berritzaileekin orraztua. Eta horrela tradizioa beste era batez atxemaiteko parada izanen da. Beste alde batetik, pianoa modu ezberdinez entzun eta gozatuko da, jakinez musika klasikoaren kolore harmonikoak eta jazzaren inprobisazio izpirituak ere eragin dutela diskoaren sorkuntzan.
 
== Kanpo estekak ==