Lauburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
 
=== Esbastika eta lauburua ===
[[Esbastika]]( [[Sanskrito|sanskritoz]]: स्वस्तिक ''svastika'') eurasian eta munduko beste hainbat tokitan zabaldurik den ikurra da, beso okerdun gurutzea. Esbastika eta lauburuaren arteko lotura badagoenez, edo balego zein eta noizkoa den jakitea arazo zaila da. Esbastika angeludunaren adibideak badira euskal herrian, nazien garaia baino lehenagokoak: [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]<nowiki/>k erabili izan zuen 1914an, eta [[Iruñea|Iruñeko]] katedralaren zutabeetako baten kapitelean XVI. mendeko esbastika bat dago zizelkaturik<ref name=":0" />. Badirudi, gainera, esbastika zahar horiek zezen edo behiei loturik ageri dira, eta horrek zenbaiten ustean indiarekin duten harremana salatzen du. Hala ere, esbastikaren presentzia Euskal Herrian askoz aitzinakogoa da. Lauburua esbastikaren aldaera bat izatekotan, euskaldunek esbastikarekin zein harreman zuten aztertu behar da.
 
[[Fitxategi:Etruscan pendant with swastika symbols Bolsena Italy 700 BCE to 650 BCE.jpg|thumb|200 px| K.a. XVIII. mendeko etruriarren apaingarri bat, esbastikak irudikatzen dituena.]]
Dirudienez, erromatarren garaian esbastika nahiko zabaldua zen Pirinioetako bi aldeetan, euskal lurretan beste tokietan bezain beste presentzia ez badu ere<ref name=":1">{{Cite web|url=https://dadun.unav.edu/bitstream/10171/17778/1/47916491.pdf|izenburua=El lauburu. Política, cultura e identidadnacional en torno a un símbolo del País Vasco|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=de Pablo|izena=Santiago|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>. Oso litekeena da jatorri zeltarreko migrazioek ekarri izana Euskal Herrira, erromatarrak heldu baino lehenago. Gerora, bertakoek beren modura moldatu zutela pentsa dezakegu, baina aitzinako esbastika horien zein lauburuaren agerpen garaiak ikusirik, hau ere zalantzan jartzekoa da. Izan ere, azken mendeak alde batera utzita esbastikaren kasuak bakanak dira, eta lauburuaren aztarnarik ez da erdi-aroa igaro arte. Laburbilduz, zaila da aintzinako esbastika horiek lauburuarekin zein lotura duten zehaztea<ref name=":2">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Diccionario crítico de mitos y símbolos del nazismo|urtea=2003|abizena=Sala|izena=Rosa|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=El Acantilado|ISBN=978-84-96136-31-0}}</ref>. Beste aukera bat euskaldunek esbastika erdi aroan zehar "berraurkitu" izana da, germaniar bidaiarien eskutik, adibidez.
 
==== Aitzinaroko esbastikak ====
Dirudienez, erromatarren garaian esbastika nahiko zabaldua zen Pirinioetako bi aldeetan, euskal lurretan beste tokietan bezain beste presentzia ez badu ere<ref name=":1">{{Cite web|url=https://dadun.unav.edu/bitstream/10171/17778/1/47916491.pdf|izenburua=El lauburu. Política, cultura e identidadnacional en torno a un símbolo del País Vasco|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=de Pablo|izena=Santiago|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>. Oso litekeena da jatorri zeltarreko migrazioek ekarri izana Euskal Herrira, erromatarrak heldu baino lehenago. Gerora, bertakoek beren modura moldatu zutela pentsa dezakegu, baina aitzinako esbastika horien zein lauburuaren agerpen garaiak ikusirik, hau ere zalantzan jartzekoa da. Izan ere, azken mendeak alde batera utzita esbastikaren kasuak oso bakanak dira, eta lauburuaren aztarnarik ez da erdi-aroa igaro arte. Laburbilduz, zaila da aintzinako esbastika horiek lauburuarekin zein lotura duten zehaztea<ref name=":2">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Diccionario crítico de mitos y símbolos del nazismo|urtea=2003|abizena=Sala|izena=Rosa|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=El Acantilado|ISBN=978-84-96136-31-0}}</ref>. Beste aukera bat euskaldunek esbastika erdi aroan zehar "berraurkitu" izana da, germaniar bidaiarien eskutik, adibidez.
 
==== Erdi aroko esbastikak ====
Lauburuak erdi aroa bukatzean agertzen direla kontuan harturik, erdi-aroko esbastiketan oinarritua dela ere pentsa daiteke. Ikuspuntu horren arabera, euskaldunek esbastika erdi aroan zehar "berraurkitu" egin zuten, nolabait. Garai horretan ez dago bertako esbastiken aztarnarik, beraz kanpotik ekarriak izan daitezke, germaniar bidaiarien eskutik, adibidez. Beste aukera bat euskaldun bidaiariren batek esbastika kanpoko lurretan ikusi izana da, baina kontuan hartu behar da Euskal Herri inguruan ez zela esbastika askorik, garai haietan.
 
==== Esbastikaren jatorria ====
Esbastikaren beraren jatorria eta esanahia ere eztabaidatuak direla esan beharra dago. [[Europa|Europan]] eta [[Asia]] zaharrean ugariak dira arrastoak eta [[Ipar Amerika|Ipar Amerikan]] ere ikus daitezke. Lehen [[India]] edo [[Txinako Herri Errepublika|Txinatik]] zetorrela pentsatu arren, hangoak baino arrasto zaharragoak topatu dira brontze aroko europan eta asia txikian, beraz jatorria [[anatolia]] inguruan legokeela uste da<ref name=":0" />. Jatorriz esanahi sakratua zuela uste dute zenbaitek, gerora sinboliko eta azkenik balio estetikoa zuen ikur soil bihurtuz, toki askotan. Beso okertuak errotazioarekin lotu dituzte ikerlari askok, eta esbastikak eguzkiarekin lotura zuela pentsatzen dute, nahiz eta froga argirik ez egon, europako esbastiken kasuan behintzat<ref name=":2" />.