Mantenugai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
==''hola lucasssssssssssssss''s ==
'''Mantenugaia''', '''elikagaia''' edo '''nutrientea''' [[zelula|zelulek]] euren funtzioak bete eta [[organismo]]ek bizitzeko behar duten edozein [[elementu kimiko]] eta osagai organiko edo inorganikoa da, bizidunen [[metabolismo]]an parte hartzen duena.<ref>[http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=mantenugai&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&lang=eu Euskaltzaindiaren Hiztegia]</ref> Mantenugaiak [[janari]]etatik eta [[edari]]etatik eskuratzen dira. Organismoak eta zelulek mantenugaiak asimilatzeko prozesua eta funtzioa [[nutrizio]]a da.
 
Izaki bizidunek bizi funtzioak betetzeko behar dituzte mantenugaiak: bizirauteko, hazteko eta ugaltzeko. Animaliek, landareek, onddoek zein [[protista|protistek]] behar dute mantenugaiak asimilatu. Mantenugaiak zeluletan barnera daitezke prozesu metabolikoak gauzatzeko, edo zeluletatik kanpora daitezke beste egitura batzuk (ilea, lumak, kanpo eskeletoak...) eratzeko. Zenbait mantenugai, esaterako [[karbohidrato]]ak, [[lipido]]ak edo [[proteina]]k, [[molekula]] txikiagotan zati daitezke energia askatzeko. Prozesu horretan zehar ura eta [[karbono dioxido]]a ekoizten da. Organismo guztiek behar dute [[ur]]a mantenugai gisa. Horrez gain, animalientzat funtsezkoak dira proteinak osatzen dituzten [[aminoazido]] zenbait, [[gantz azido]]en multzo bat, [[bitamina]]k eta zenbait [[mineral]]. Landareek, berriz, mineral multzo handiagoa behar dute, [[sustrai]]en bidez asimilatuta, gehi [[hosto]]etatik xurgatzen duten karbono dioxidoa eta oxigenoa. [[Onddo]]ek materia organiko hil zein biziaren gainean bizi behar dute, eta mantenugaiak beren [[ostalari (biologia)|ostalaritik]] jasotzen dituzte.
 
Organismo mota bakoitzak funtsezko mantenugai desberdinak behar ditu. Adibidez, [[azido askorbiko]]a (C bitamina) ezinbestekoa da gizakientzat eta beste animalia espezie batzuentzat, baina ez da beharrezkoa animalia guztientzat eta landareek ez dute behar, hura [[sintesi|sintetizatzeko]] ahalmena baitute. Mantenugaiak oorganikoak zein inorganikoak izan daitezke: organikoek [[karbono]]a dute osagai gisa, eta inorganikoek ez. Organikoek energia ematen dute, bai eta [[bitamina]]k ere. Inorganikoen artean daude, esaterako, [[burdina]], [[selenio]]a edo [[zink]]a.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}