Lauburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|Kilkerra}}
[[Fitxategi:Lauburu harria.jpg|thumb|200 px| Lauburua harrian zizelkatua]]
'''Lauburua''' antzinatiko [[euskal ikur]] esanguratsuena da. Izenak adierazten duen bezala, lau buru biribildun gurutze itxurako ikurra edo elementu estetikoa da. [[Euskal Herria|Euskal Herrian]] agerpen handia du, eta askotan euskal tradizio edo nortasunarekin lotzen da.
 
== Etimologia ==
14. lerroa:
 
=== Esbastika eta lauburua ===
[[Esbastika]]( [[Sanskrito|sanskritoz]]: स्वस्तिक ''svastika'') eurasian eta munduko beste hainbat tokitan zabaldurik den ikurra da, beso okerdun gurutzea. Esbastika eta lauburuaren arteko lotura badagoenez, edo balego zein eta noizkoa den jakitea arazo zaila da. Esbastika angeludunaren adibideak badira euskal herrian, nazien garaia baino lehenagokoak: EAJk[[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]<nowiki/>k erabili izan zuen 1914an, eta [[Iruñea|Iruñeko]] katedralaren zutabeetako baten kapitelean XVI. mendeko esbastika bat dago zizelkaturik<ref name=":0" />. Badirudi, gainera, esbastika zahar horiek zezen edo behiei loturik ageri dira, eta horrek zenbaiten ustean indiarekin duten harremana salatzen du. Hala ere, esbastikaren presentzia Euskal Herrian askoz aitzinakogoa da.
 
[[Fitxategi:Etruscan pendant with swastika symbols Bolsena Italy 700 BCE to 650 BCE.jpg|thumb|200 px| K.a. XVIII. mendeko etruriarren apaingarri bat, esbastikak irudikatzen dituena.]]
Dirudienez, erromatarren garaian esbastika nahiko zabaldua zen Pirinioetako bi aldeetan, euskal lurretan beste tokietan bezain beste presentzia ez badu ere<ref name=":1">{{Cite web|url=https://dadun.unav.edu/bitstream/10171/17778/1/47916491.pdf|izenburua=El lauburu. Política, cultura e identidadnacional en torno a un símbolo del País Vasco|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=de Pablo|izena=Santiago|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>. Litekeena da jatorri zeltarreko migrazioek ekarri izana Euskal Herrira eta bertakoek beren modura moldatu izana, baina bataren zein bestearen agerpen garaiak ikusirik, hau ere zalantzan jartzekoa da. Izan ere, azken mendeak alde batera utzita esbastikaren kasuak bakanak dira, eta lauburuaren aztarnarik ez da erdi-aroa igaro arte. Laburbilduz, zaila da aintzinako esbastika horiek lauburuarekin zein lotura duten zehaztea<ref name=":2">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Diccionario crítico de mitos y símbolos del nazismo|urtea=2003|abizena=Sala|izena=Rosa|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=El Acantilado|ISBN=978-84-96136-31-0}}</ref>.
 
Esbastikaren beraren jatorria eta esanahia ere eztabaidatuak direla esan beharra dago. [[Europa|Europan]] eta [[Asia]] zaharrean ugariak dira arrastoak eta [[Ipar Amerika|Ipar Amerikan]] ere ikus daitezke. Lehen india[[India]] edo txinatik[[Txinako Herri Errepublika|Txinatik]] zetorrela pentsatu arren, hangoak baino arrasto zaharragoak topatu dira brontze aroko europan eta asia txikian, beraz jatorria [[anatolia]] inguruan legokeela uste da<ref name=":0" />. Jatorriz esanahi sakratua zuela uste dute zenbaitek, gerora sinboliko eta azkenik balio estetikoa zuen ikur soil bihurtuz, toki askotan. Beso okertuak errotazioarekin lotu dituzte ikerlari askok, eta esbastikak eguzkiarekin lotura zuela pentsatzen dute, nahiz eta froga argirik ez egon, europako esbastiken kasuan behintzat<ref name=":2" />.
 
=== Beste interpretazioak ===
37. lerroa:
 
Lauburuak harreman estua du [[zelta gurutze|zelten gurutze gaeliko]] eta [[triskel|hiruburuekin]], baita arioen [[esbastika]] ikurrarekin ere (mundu osoan erabilita, kasurik famatuenetariko bat [[India]] izanez, gero naziek hartu eta endekatua). Ahaide urrunagoak ere baditu, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] eta [[Korea]]ko hainbat tenplutan agertzen da bizitza edo zortearen ikurra, esaterako.
 
== Lauburua Euskal Herritik kanpo ==
[[Fitxategi:Detalle del tetrasquel de horreo en Os Ancares (Lugo - Galicia).jpg|thumb|200 px| Lauburua edo tetraskela Galiziako horreo batean.]]
 
Lauburuaren erabilera tradizionalagoari bagagozkio, [[Bearno|Biarnon]] eta [[Pirinioak|Pirinioetan]] (ipar eta hegoaldean) topa daitezke lauburuak, Euskal Herritik hurbil. Lauburu hauek erlazioa lukete Euskal Herrikoekin. Hurrunago ere aurkitu dira, Alsazian eta Austrian, esaterako. Hala ere, lauburu modernoagoak dira, XIX. mendekoak<ref name=":0" />.
 
Bestalde, azken urteetan euskaldunek beren lurraldetik kanpo eraman dute, eta badu presentzia munduko txoko ezberdinetako euskal elkarteetan. Horrez gain, imitazioz hainbat tokitan ikusgarri da lauburua.
 
[[Galizia]] eta [[Asturiasko Printzerria|Asturiasen]] ere badira lauburuak, galiziar [[Triskele|triskelen]] moldaera moduan, agian (tetraskel deituak).
 
== Oharrak ==