Lauburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Lauburu harria.jpg|thumb|200px| Lauburua harrian zizelkatua]]
[[Fitxategi:Lauburu.svg|thumb|200px|Lauburu estilizatua]]
'''Lauburua''' antzinatiko [[euskal ikur]] esanguratsuena da. Izenak adierazten duen bezala, lau buru biribildun gurutze itxurako gaiaikurra edo elementu estetikoa da.
 
== Etimologia ==
8. lerroa:
 
[[Manuel Larramendi]] idazle hernaniarra izan zen lauburu hitza lehendabizi idatzi zuena, 1.745ean, agian berak asmatua. Edonola ere hitzak laster 300 urte beteko du.
 
== Jatorria ==
Lauburuaren jatorria ez da argia. Esbastikarekin lotu du zenbaitek, jatorri germaniarra duelakoan. Azken batean, lauburua eswastika borobildu bat litzateke. Aldi berean, askok Indiaraino daramatzate lauburuaren erroak, gaur egun ere erabiltzen baitute bertan, zorte oneko ikur bezala. Aipatu beharra dago, ordea, ez germaniarrek ezta indiarrek ere ez zutela, itxuraz, sekula esbastika borobildurik erabili, eta bestalde, aitzinako amerikar kulturetan ere esbastika motako irudiak topatu direla<ref name=":0">{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lauburua/ar-87432/|izenburua=Lauburua|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
Esbastika eta lauburuaren arteko lotura badagoenez, edo balego zein eta noizkoa den jakitea arazo zaila da. Esbastika angeludunaren adibideak badira euskal herrian, nazien garaia baino lehen: EAJk erabili izan zuen, eta Iruñeko katedralaren zutabeetako baten kapitelean XVI. mendeko lauburu bat dago zizelkaturik<ref name=":0" />. Badirudi, gainera, esbastika zahar horiek zezen edo behiei loturik ageri zirela, esbastika horiek indiari lotuz. Erabilera tradizionalean, aldiz, Euskal Herrian ez da esbastikarik topatu, eta guztiak dira borobilduak. Berriz ere, azken mendeak alde batera utzita kasu bakanak direnez, zaila da esbastika horiek lauburuarekin lotura dutenez zehaztea.
 
Esbastikaren beraren jatorria ere eztabaidatua da.
 
== Erabilera ==