Jentil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
33. lerroa:
Beste kondaira baten arabera, jentiletako bat, [[Olentzero]] izenekoa, kristautasunera bihurtu zen. Harez geroztik, Kixmiren etorrera jakinarazten du.
 
== JentilenZein etorreradira jentilak ==
Pertsonaia mitologiko hau Euskal Herri osoan da ezaguna . Batez ere gipuzkoan ezaguna den arren, Bizkaian, Nafarroan, Araban zein Lapurdin ere agertzen zaizkigu pertsonaia honi buruzko aipamenak. Jentil izena, latindarreko “gentil” hitzetik dator, pertsona fedegabeak izendatzeko erabiltzen zuten hitz hau. Horregatik, jentilak kristautasunaren aurretik lurralde horietan bizi ziren pertsonaia fedegabeak omen ziren. Kristautasunaren etorrerarekin batera, hauen bizimodua aldatu eta mendira joan behar izan ziren bizitzera, bakartasunean, etxe urrunetan, beste herritar guztiengandik aldenduta. Nahiz eta aldenduta bizi, beheko herrietako fededunekin bakean bizi ziren. Jentilen sorrera erromatar garaian kokatzen bada ere, zantzuak daude hauen sorrera lehenagokoa izan zela. Izan ere, elezaharrak dionez, laino dizdiratsu moduan zetorren jainko zerutiarra iristean, jentil guztiak Jentilarri izeneko trikuharri baten azpian lurperatu ziren; jentilen askazia horrela desagertuz. Elezahar honek, Erromatarrak etorri haurretik, euskal kulturak jasan zuen eragin garrantzitsu bat iradoki digu: Euskal Herrian antzinatik zegoen sinesmen lurtarraren aurrean, herri indoeuroparrak (Zeltak e.a.) jangoiko zerutiarrak ekarri zituzteneko hura .
Ataunen euskal mitologiaren inguruan egiten den antzerkia da. Nagusiki Joxemiel Barandiaranek sortutako ipuinetan oinarritzen da, eta 1981. urtetik geroztik egiten da bi urtez behin. Garai hartako egoerak eta oraingoak ez duenez zerikusi asko, antolatzaileek hainbat berrikuntza proposatu dituzte.
 
Elezaharrak dioen bezala, jainko berria zerutik dator lainoa itxuran. [[Jentil|Jentilak]], jainko berrien erasoaren aurrean lur barnera doaz, Ama Lurraren babesera. kondairetan gizaseme erraldoi, indartsu eta leku batzuetan, begibakar bezala deskribatu izan ohi dira. Harkaitz puska ikaragarriak botatzen zituzten. Hori dela eta leku askotan harritzarrei Jentilarri deritze. Euskal Herrian topa ditzakegun harrespil eta trikuharrien eraikuntza ere izaki mitologiko hauei egozten zaizkio, oro har, monumentu megalitikoen sortzaile bezala agertzen zaizkigulalirk Lehen meatzariak, lehen gari landatzeileak, lehen errementariak, lehen errotariak ere izan dira besteak beste. Lehenengo elizen eraikuntzan ere lagundu omen zuten haien indar itzelarekin. Hala izan omen zen, Ondarroan eta Markinan; Zumarraga eta Oñatin, Opakuan, Urdiainen...
 
=== Joxemiel Barandiaran eta kondairak ===
Joxemiel Barandiaran Ataunen jaio zen apaiz, idazle, antropologo... besteak beste. Jentilen etorreraren atalari dagokionez, bera izan da ipuin mitologiko asko sortzeaz arduratu zen persona nagusia. Nahiz eta ikaragarrizko aurkikuntzak egin zituen euskal kulturari dagokionez, bere lana erabat eten zen Gerra Zibilaren ondorioz. Izan ere, Iparraldera exiliatu behar izan zuen, Sara herrira hain zuzen. Hortik datorkio gaur egun bere etxea zenaren izena, herri arteko ñabardurak mantentzen dituelarik etxeak ( pareta txuri eta lehio gorriak).
 
Barandiaran izan bazen ere Ataungo pertsonaia nagusiena kondairak sortzerako garaian, ezin uka dezakegu Jentilen Etorreran beste ataundar batzuen eragina ikaragarrizkoa izan dela. Horien artean aipa ditzakegu Jose Lasa Apalategui, Jose Arratibel eta Arin Dorronsoro. Azken honen ipuinean oinarritu da 2019 urteko emanaldia, non bi jentil triburen arteko lehia izan den ardatz nagusi. Alde batetik, Aralarren bizi zirenak, Ataungo jentil bezala ezagutzen direnak. Eta bestetik, Lizarraustikoak, non kondairak dioen moduan, liskar honen ondorioz Urbasa aldera mugitzera behartuta ikusi ziren.
<br />
 
=== Beste pertsonaia mitologikoekin lotura ===
<br />
 
=== Ataun eta Jentilen etorrera ===
Ataunen euskal mitologiaren inguruan egiten den antzerkia da. Nagusiki Joxemiel Barandiaranek sortutako ipuinetan oinarritzen da, eta 1981. urtetik geroztik egiten da bi urtez behin. Gaur egun San Martingo festak baina aste bat lehenago egiten bada ere, hau da, Azaro hasierako asteburuan, garai batean oso bestelako data batean kokatzen zen, hain zuzen ekainaren 15ean. Era honetan, Lazkao eta Ataun herriak bat izatetik bi herri indepente izatera pasatu ziren eguna errepresentatu nahi izaten zen
<br />
 
=== Helburua ===
Antzezlan honen bitartez helburu desberdin ugari betetzen dira, baina nagusiena hurrengoa da: ohiturak eta usadioak generazioz generazio pasatzea, etxeeko txikienek honen berri izateko asmoarekin. Jentilen Etorreraren errealitatea zein den ikusita, hasieran ezarritako xedeak bete direla aipatu behar da. Izan ere, 2019ko emanaldian 1.400 ikusle egon baitziren bi antzezlanen artean.
 
Bestalde, ezin uka daiteke euskal gizartea langile bezala kontsideratzen dela, eta ideia hau aintzat hartuta, 2005 urtean galtzear dauden lanbideak ikusteko aukera egon zen. Era honetan, eta esaterako txerri hiltzea, hermentari lana eta perratzea, odolki egitea, laian, artilea eta galtzerdiak nola egiten ziren garai batean erakusteko asmoa zen. Aitzitik, gaur egun egiten ez den aktuazio bat izaten da, izan ere, gaur egun Jentil Baratza elkarteak bi emanaldi gehiago prestatzen dituelako urtean. Alde batetik, Ibialdi Mitokologikoa. Eta bestetik, abenduaren 23an Lizaurrastiko parketxean txondorrarekin erlazionatutako antzerkiak (jentilak, Olentzerori ongietorria...)
 
 
=== Txandak ===
51 ⟶ 72 lerroa:
 
==== Erlijio kristaua eta honen eragina ====
[[Jose Migel Barandiaran|Joxemiel Barandiaranek]] sortutako ipuin asko kristautasunean dute oinarri. Izan ere, bokazioz apaiza zen, eta Ataungo herritarrak (kristauak) jentilen aurka izaten zituzten gudak plazaratu zituen. Aipatu azken hauek paganoak kontsideratzen zirela. Horren adibide da [[SanMartin txiki|SanMartin txikik]] garia lapurtu izana jentilei herriar kristauei emateko asmoarekin.
 
<br />