Euskal Herriko ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa:
=== Errepideak ===
[[Fitxategi:Euskal Herriko errepideak.jpg|thumb|eskuinera|300 px|Euskal Herriko errepide nagusiak.]]
Euskal Herriko errepide sarea ongi horniturik dagoen arren, ez ditu behar guztiak behar bezala betetzen. Bilbo-Behobia-Baiona autobideak lotzen ditu kostaldeko hiriak. Bilbo-Gasteiz-Burgos autobideak errazten du Bizkaia eta Araba arteko komunikazioa eta Iruñea-Irurtzun-Andoain-Donostia autobideak Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko errepide harremanak azkartzen ditu.

[[Pirinioak|Pirinioetako]] mendiek eta bi estaturen arteko muga izateak guztiz oztopatu dituzte Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak. Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko iraganbidea da, [[Bidasoa]] ibaiaren gainean, errepide bidezko pasabide bizkorrena eta erabiliena, guztiz funtsezkoa Frantziako eta Espainiako estatuen arteko harremanetarako. Nafarroa Garaiaren eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren arteko bideak, ordea, guztiz bestelakoak dira; orografia eta klima oztopo handiak gainditu behar dituzte eta ez dira erosoak.
 
=== Trenbideak ===