Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sinbologia
77. lerroa:
 
[[2004]]<nowiki/>ko urria eta azaroa bitartean, NOBk Programa Olinpikoaren Batzorde bat ezarri zuen, programa olinpikoan kirolen berrikuspenaz arduratu zena, baita [[aitortutako kirol ez-olinpiko]]<nowiki/>ez ere. Helburua Jokoen edizio bakoitzeko [[programa olinpikoa]] ezartzeko ikuspegi sistematikoa aplikatzea izan zen. Zazpi irizpide formulatu zituen batzordeak kirol bat olinpiar programan sartu behar zen ala ez epaitzeko. Hauek dira irizpide horiek: kirol honen [[historia]] eta [[tradizioa]], [[Unibertsaltasun|unibertsaltasuna]], kirol honen [[Ospe|ospea]], irudia, atleten osasuna, kirola zuzentzen duen Nazioarteko Federazioaren garapena eta kirol hau egitearen [[Kostu|kostuak]]. Azterketa horretatik abiatuta, Londresko Olinpiar Jokoetan sartzeko hautagai gisa onartutako bost kirol sortu ziren: [[Golf|golfa]], [[Karate|karatea]], [[errugbia]], [[Patinaje|patinajea]] eta [[squash]]-a. NOBko Batzorde Betearazleak aztertu zituen kirol horiek, eta, ondoren, gaia 2005eko uztaileko bilkura orokorrean eztabaidatu zen, [[Singapur|Singapurren]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=WebCite query result|url=https://www.webcitation.org/5gKml7Xpv|aldizkaria=www.webcitation.org|sartze-data=2019-10-10}}</ref>. Inklusiorako bost kirol hautagaietatik bi bakarrik aukeratu zituzten finalistatzat: karatea eta squash. 2009ko urrian NOBk 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako olinpiar programara golfa eta errugbia gehitu zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Golf, rugby approved for future Olympic Games|hizkuntza=en|data=2009-10-09|url=https://www.espn.com/olympics/news/story?id=4545111|aldizkaria=ESPN.com|sartze-data=2019-10-10}}</ref>.
 
== Sinbologia ==
[[Fitxategi:2012 Summer Olympics cauldron (7925554600).jpg|thumb|277x277px|[[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012ko Udako Olinpiar Jokoetako]] su olinpikoa, pebeteroan]]
[[Mugimendu Olinpikoa]]<nowiki/>k hainbat sinbolo erabiltzen ditu [[Gutun Olinpikoa]]<nowiki/>n jasotako idealak irudikatzeko. Ikur olinpikorik ezagunena [[eraztun olinpikoak]] dira: bost eraztun elkarlotu, bertan bizi diren bost [[Kontinente|kontinenteen]] batasuna irudikatzen dutenak ([[Afrika]], [[Amerika]], [[Asia]], [[Europa]] eta [[Ozeania]]). Eraztunen kolorezko bertsioak, kolore [[urdin]], [[hori]], [[beltz]], [[berde]] eta [[Gorri|gorriko]] bost [[eraztun]] irudikatzen ditu hondo zuri baten gainean, honek, [[olinpiar bandera]] osatzen duelarik. Kolore horiek aukeratu zituzten, nazio bakoitzak gutxienez bat duelako bere bandera nazionalean. Bandera [[1914]]<nowiki/>an diseinatu zen, baina [[1920ko Udako Olinpiar Jokoak|1920ko Anberesko Olinpiar Jokoetan]] altxatu zen lehen aldiz. Ordutik, Jokoen ospakizun bakoitzean igo izan dute bandera. [[Olinpiar leloa]] ''Citius altius fortius'' da, "azkarragoa, altuagoa, indartsuagoa" esan nahi duen lokuzio [[Latin|latinoa]].<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=WebCite query result|url=https://www.webcitation.org/5gKlcLlT9|aldizkaria=www.webcitation.org|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
Jokoen edizio bakoitza baino hilabete batzuk lehenago, [[sugar olinpikoa]] pizten da [[Olinpia|Olinpian]], greziar erritu zaharrak islatzen dituen zeremonia batean. Emakumezko artista batek, apaiz baten moduan jardunez, zuzi bat pizten du, [[Eguzkia|eguzkiaren]] izpiak biltzen dituen ispilu paraboliko baten barruan jarriz, orduan pizten da lehen zuzia, horrela, zuzi olinpikoaren ibilbide bat hasiz, Jokoen edizio horretako irekiera zeremonian (pebeteroaren piztea) amaituko dena. Sua [[1928ko Udako Olinpiar Jokoak|1928]]<nowiki/>tik olinpiar ikurra izan bada ere, zuziaren ibilbidea [[1936ko Udako Olinpiar Jokoak|1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan]] sartu zen, Alemaniako gobernuak bere ideologia nazionalsozialista sustatzeko egindako saiakera baten parte gisa<ref name=":3" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=WebCite query result|url=https://www.webcitation.org/5gKmh3MNF|aldizkaria=www.webcitation.org|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
Herrialde anfitrioiaren ondare kulturala irudikatzen duen [[maskota olinpikoa]], animalia edo giza irudi bat, [[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|1968an]] sartu zen, hala ere, lehen maskota olinpikoa [[Waldi maskota|Waldi]] izan zen, [[1972ko Udako Olinpiar Jokoak|1972ko Municheko]] saltxitxa maskota bat. Maskota olinpikoak paper garrantzitsua jokatu du Jokoen nortasunaren sustapenean [[1980ko Udako Olinpiar Jokoak|Mosku 1980tik]], [[Misha maskota|Misha]] hartz errusiarrak nazioarteko ospea lortu zuenetik. [[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|Londresko 2012ko]] maskotak, [[Wenlock maskota|Wenlock]] eta [[Mandeville maskota|Mandeville]], "Olinpiar estadioa osatu zuten altzairu tantetatik" sortu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wenlock and Mandeville unveiled as mascots for 2012 London Olympics|data=2010-05-19|url=https://www.dailymail.co.uk/sport/othersports/article-1279748/Londons-Olympic-2012-mascots-revealed-Wenlock-Mandeville-unveiled-faces-Games.html|aldizkaria=Mail Online|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
== Eztabaidak ==
108 ⟶ 116 lerroa:
Dopin proba batean positibo eman zuen lehen atleta olinpikoa [[Hans-Gunnar Liljenwall]] izan zen, [[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|1968an Mexikon]] alkoholagatik positibo eman zuen suediar atleta bat. [[Ben Johnson (atleta)|Ben Johnson]] (100 metroak irabazi zituen) atleta kanadarraren dopina izan zen publizitaterik handiena izan zuena [[1988ko Udako Olinpiar Jokoak|Seulen 1988an]]. Johnsonek positibo eman zuen [[estanozola]]<nowiki/>gatik eta urrezko domina kendu zioten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ser positivo, los casos de doping más recordados de los Juegos|hizkuntza=es|data=2012-03-28|url=https://espndeportes.espn.com/olimpicos/nota/_/id/1492297/ser-positivo|aldizkaria=ESPNdeportes.com|sartze-data=2019-10-21}}</ref><ref>{{Cite web|url=https://www.raco.cat/index.php/Apunts/article/viewFile/137850/299147|izenburua=Dopina Olinpiar Jokoetan|sartze-data=|egunkaria=Raco|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>.
 
[[1990]] amaieran, NOBk dopinaren aurkako borroka antolatuago batean hartu zuen ekimena, [[1999]]<nowiki/>an [[Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia]] eratuz. [[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|2000ko]] eta [[2002ko Neguko Olinpiar Jokoak|2002ko Sydney]]<nowiki/>ko Olinpiar Jokoetan dopin proba positiboek gorakada handia izan zuten. [[Halterofilia]]<nowiki/>ko eta sakoneko eskiko hainbat medailista dopinagatik deskalifikatu zituzten. [[2006ko Neguko Olinpiar Jokoak|2006ko neguko Olinpiar Jokoetan]], atleta batek bakarrik eman zuen positibo dopin azterketa batean<ref>{{Erreferentzia|izena=Zachary|abizena=Coile|izenburua=Bill seeks to toughen drug testing in pro sports / Olympic standard for steroids would apply, including lifetime ban for second offense|abizena2=Bureau|izena2=Chronicle Washington|data=2005-04-27|url=https://www.sfgate.com/sports/article/Bill-seeks-to-toughen-drug-testing-in-pro-sports-2637847.php|aldizkaria=SFGate|sartze-data=2019-10-21}}</ref>. NOBk sortutako dopinaren aurkako proben erregimenak mundu mailako erreferentzia-puntu bat ezarri du, eta mundu osoko beste kirol-federazio batzuk hori emulatzen saiatzen ari dira. [[2008ko Udako Olinpiar Jokoak|2008ko Pekingo Jokoetan,]] NOBk 3667 atleta ebaluatu zituzten, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren babespean. Gernu eta odol probak egin zituzten, debekatutako substantziak atzemateko. Hainbat atleta baztertu zituen Olinpiar Batzorde Nazionalak Jokoen aurreko lehietatik; soilik hiru atletak eman zuten positibo dopin probetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Doping: 3667 athletes tested, IOC seeks action against Halkia's coach - Express India|data=2012-09-19|url=https://web.archive.org/web/20120919114404/http://www.expressindia.com/latest-news/Doping-3667-athletes-tested-IOC-seeks-action-against-Halkias-coach/350677/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
=== Sexismoa ===
[[Fitxategi:Charlotte Cooper.jpg|thumb|285x285px|[[Charlotte Cooper]], Olinpiar Jokoetan lehen urrezko doma irabazi zuen emakumea]]
Emakumea [[1900eko Udako Olinpiar Jokoak|1900ean]] agertu zen lehen aldiz Joko Olinpikoetan, Parisen, baina [[1992ko Udako Olinpiar Jokoak|1992ko Bartzelonarako]] oraindik 35 herrialdek soilik gizonezkoekin parte hartzen zuten. Kopuru hau azkar murriztu zen ondorengo urteetan[[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|. 2000. urtean]], [[Bahrain|Barein]]<nowiki/>ek bi emakume bidali zituen lehen aldiz Olinpiar Jokoetara: [[Fatema Hameed Gerashi]] eta [[Mariam Mohamed Hadi Al Hilli]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=CNNSI.com - Olympic Sports - SI For Women's Kelli Anderson: Arab women break through at Games - Saturday September 23, 2000 09:18 AM|data=2012-10-22|url=https://web.archive.org/web/20121022233057/http://sportsillustrated.cnn.com/olympics/news/2000/09/23/anderson_arab_women/|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-21}}</ref>. [[2004ko Udako Olinpiar Jokoak|2004an]], [[Robina Muqimyar]] eta [[Rezayee Fariba]] [[Afganistan|Afganistanek]] Olinpiar Jokoetan zuen ordezkaritzako lehen emakumeak bihurtu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Afghan women's Olympic dream|hizkuntza=en-GB|data=2004-06-22|url=http://news.bbc.co.uk/2/hi/south_asia/3826673.stm|sartze-data=2019-10-21}}</ref>. [[2008ko Udako Olinpiar Jokoak|2008an]], [[Arabiar Emirerri Batuak|Arabiar Emirerri Batuek]] emakumezko atletak, [[Maitha Al Maktoum]] eta [[Latifa Al Maktoum]] bidali zituzten lehen aldiz olinpiadetara, biak Dubaiko gobernadorearen senitartekoak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Should Saudi Arabia be Banned from the Olympics?|data=2008-08-06|url=https://www.huffpost.com/entry/should-saudi-arabia-be-ba_b_115736|aldizkaria=HuffPost|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
[[2010ko Olinpiar Jokoak|2010 urterako]] hiru herrialdek bakarrik ez zuten emakumezko atletarik bidali Jokoetara: [[Brunei]], [[Saudi Arabia]] eta [[Qatar]]. Urte horretan bertan, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak jakinarazi zien herrialde horiei [[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan]] emakumeen parte-hartzea ahalbidetu eta erraztu behar zutela; bestela, baztertuak izango ziren beren jarrera aldatu arte. [[Anita DeFrantz]] NOBko [[Emakumearen eta Kirolaren Batzorde]]<nowiki/>ko presidenteak iradoki zuen herrialde horiei Olinpiar Jokoetan parte hartzea ukatu behar zitzaiela, emakumeen parte-hartzea galarazten bazuten. Handik gutxira, [[Qatarreko Olinpiar Batzordea]]<nowiki/>k Londresera "lau tiro eta esgrima atleta bidaltzeko itxaropena" zuela iragarri zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Qatar decision to send female athletes to London 2012 increases pressure on Saudi Arabia|data=1277940962|url=http://www.insidethegames.biz/articles/9939/qatar-set-to-bow-to-ioc-pressure-and-send-women-to-london-2012|aldizkaria=www.insidethegames.biz|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.
 
[[2012ko Udako Olinpiar Jokoak|2012ko Olinpiar Jokoak]] izan ziren parte hartu zuten herrialde guztiek euren talde olinpikoan emakumeak sartu zituzten lehenak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saudis to send 2 women to London, make history - 2012 Olympics - SI.com|data=2013-06-27|url=https://web.archive.org/web/20130627001627/http://sportsillustrated.cnn.com/2012/olympics/2012/07/12/saudi-arabia-women-london-olympics.ap/index.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2019-10-21}}</ref>. Saudi Arabiak bi emakume sartu zituen [[Sarah Attar]] eta [[Wojdan Shahrkhani]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saudi women to compete in Games|hizkuntza=en-GB|data=2012-07-12|url=https://www.bbc.com/news/world-middle-east-18813543|sartze-data=2019-10-21}}</ref>; Qatarrek lau sartu zituen: [[Noor Hussain Al-Malki]], [[Bahiya al-Hamad]], [[Nada Wafa Arkaji]] eta [[Aya Majdi]]; Bruneik [[Maziah Mahusin]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Las atletas de Catar y Brunei orgullosas de estar en Londres|url=https://www.marca.com/2012/07/30/jjoo/atletismo/1343669511.html|aldizkaria=www.marca.com|sartze-data=2019-10-21}}</ref>, emakume bat sartu zuen. Qatarrek, gainera, Bahiya al-Hamadi aukeratu zuen bandera eramateko Londreseko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Saudi women to compete in Games|hizkuntza=en-GB|data=2012-07-12|url=https://www.bbc.com/news/world-middle-east-18813543|sartze-data=2019-10-21}}</ref>.