Luge: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
 
== Historia ==
Leren arteko txapelketak oso zaharrak dira: mendetako dokumentuetan haiei buruzko erreferentziak aurkitu izan dira, batez ere Norvegian, [[XV. mende]]koa lehenengoa izanik<ref>https://www.teamusa.org/USA-Luge</ref>. Baina kirol antolatu gisa, arautegi baten arabera egina, [[XIX. mende]] amaieran agertu zen. Lehen nazioarteko txapelketa 1883an [[Davos]] hiri suitzarrean egin zen; bertan zazpi estatuetako ordezkariak bildu ziren.<ref>https://www.fil-luge.org/en/home</ref>
 
Mundu mailako lehen txapelketak 1955an [[Oslo]]n egin ziren. [[Luge Nazioarteko Federazioa]] [[1957]]an sortu zen, bobsleigh federaziotik bereizita. [[1964]]an, [[Innsbruck]]eko [[Neguko Olinpiar Jokoak|Neguko Olinpiar Jokoetan]] olinpiar kirola gisa onartua izan zen, bai emakumezko baita ere gizoneko kategorian. Geroztik beti egon da jokuetan presente.