Concepción Argüello: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
{{biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:USA-Benicia-Saint Dominic's Cemetery-Grave of María Concepción Argüello-1.jpg|thumb|Concepción Argüelloren hilobia Domingotarren hilerrian, [[Benizia]]n, Kalifornian.]]
'''María Concepción Argüello''' ([[1791]]ko [[otsailaren 19]] - [[1857]]ko [[abenduaren 23]]), [[Kalifornia]]n jaio zen. [[Alta Kalifornia]]ko azken gobernadorea izan zen [[José Darío Argüello]]ren alaba zen. Emakume honen biografiakbiografia kondairako elementuekin nahastu egin da, batez ere [[Nikolai Rezanov]] errusiarrekin izan zuen maitasunezko historia tragikoaren ondorioz. Rezanov Amerikan errusiarrek egin zituzten esplorazio lanen aitzindaria izan zen ([[Alaska]]n eta Ozeano Barearen kostaldean).
 
== Biografia ==
Concepción [[San Frantzisko (Kalifornia)|San Frantzisko]]ko [[San Frantziskoko Errege Espetxea|espetxean]] jaio zen. 15 urte zituelarik Alaskako Errusiar Konpainiaren burua zen [[Nikolai Rezanov]] ezagutu zuen eta maitemindu zen. Espainiako Koroak ez zuen Errusiarekiko harremanak garai hartan eta horrek errusiarren egoera zaildu egin zuen. Bikotea 1806an maitemindu zen baina Concepción katolikoa zen bitartean, Nikolai [[Errusiako Eliza Ortodoxoa|ortodoxoa]] zen eta ezkontzeko [[tsar]]ri baimena eskatu behar zion. 1807an, [[Siberia]]n zehar zebilanean, Nikolai zalditik erori eta hil egin zen. [[Krasnoyarsk]]en dago lurperatuta.<ref>Haycox, Stephen (2006). ''Alaska: An American colony''. Seattle [Wash.]: University of Washington Press. p. 105. ISBN 9780295986296.</ref>
 
Ondorengo historiari buruz bertsio desberdinak ezagutzenezagutu dira. Batzuen ustez ConchitaConchitak, hau da, Concepción Argüellok inoiz ez zuen jakin Nikolairekin gertatu zena. Urte luzeez itxaron egin zuen, beste gizonen eskaintzak baztertuz. Azkenean, moja gisa [[Monterey]]ko (Kalifornia) Santa Katalina monasterioan sartu zen; han Sister Mary Dominica O.P. izena hartu zuen. Bera izan zen Domingotarren ordenean sartu zen Kaliforniako lehen emakumea. Komentuan bere heriotza izan arte egonbizi zen.<ref>https://archive.is/20151203140233/http://services.sanrafaelop.org/who-we-are/congregational-history/</ref> Haren gorpuzkinak Beniciako Santo Domingo hilerrian gordetzen dira; bertara Santa Katalina komentutik eraman zituzten.
 
Beste bertsioaren arabera, Argüellok [[Aitasantua]]ren baimena itxaron zuen. Urte bat beranduago, 1808an, bere anaiaren bitartez, Rezanoven heriotza ezagutu zuen. Hartutako ezkon-hitzetik libre zegoen baina ezkondugabe gelditzea erabaki zuen. 60 urte baino gehiago zuenean barrutegiko komentuan sartu zen.<ref>https://web.archive.org/web/20090423123440/http://america-xix.org.ru/russkie/rezanov.php</ref>