Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
79. lerroa:
 
== Eztabaidak ==
Batzuetan [[politika]] jokoekin nahasita ibili ziren; [[1936ko Udako Olinpiar Jokoak|Berlineko Olinpiadetan]] (1936) [[nazi]]en ideologia [[arrazista]]k ez zuen begi onez ikusi kirolari beltzen parte hartzea eta arrakasta; [[Munich]]ekoetan (1972) Israeleko parte hartzaileak [[Municheko sarraskia|hil zituzten]]. Kanadan (1976) Afrikar eta [[arabiar]] hemeretzi herri erretiratu egin ziren [[Zeelanda Berria]]ren parte hartzeagatik protesta egiteko. Arrazoia hau izan zen: Zeelanda Berriak Hego Afrikara ekipoa bidali izana, nahiz eta han [[apartheid]] politika erabili.
 
Gaur egun arte munduko bi gerrek gelditu dituzte Olinpiar Joko Garaikideak. Aurrena [[Lehen Mundu Gerra]] izan zen, gerra honek [[1916]]ko Berlingo Olinpiar Jokoak bertan behera uztera behartu zuen. Beste guda [[Bigarren Mundu Gerra]] izan zen. Gerrate honek [[1940]]ko [[Tokio]]koak eta [[1944]]ko [[Londres]]koak bertan behera uztera behartu zuen.
 
92 ⟶ 90 lerroa:
 
1980an eta 1984an, [[Gerra Hotza]]<nowiki/>ren aurkariek boikot handiak egin zituzten. 65 herrialdek uko egin zioten [[1980ko Udako Olinpiar Jokoak|1980ko Moskuko Olinpiar Jokoetan]] lehiatzeari. Boikot horrek 81 herrialdetara murriztu zuen parte-hartzaileen kopurua, [[1956]]<nowiki/>tik izandako kopururik txikiena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Moscow 1980 Summer Olympics - results & video highlights|hizkuntza=en|data=2018-07-19|url=https://www.olympic.org/moscow-1980|aldizkaria=International Olympic Committee|sartze-data=2019-10-17}}</ref>. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]] eta [[Ekialdeko Blokea|Ekialdeko bloke]]<nowiki/>ko 14 aliatuk ([[Errumania]] izan ezik) hurrengo edizioa boikotatu zuten: [[1984ko Udako Olinpiar Jokoak|1984ko Los Angelesko Olinpiar Jokoak]], euren atleten segurtasuna bermatu ezin zutela argudiatuz.
 
=== Politika ===
[[Fitxategi:John Carlos, Tommie Smith, Peter Norman 1968cr.jpg|thumb|263x263px|[[Tommie Smith]] eta [[John Carlos]] [[1968ko Udako Joko Olinpiko]]<nowiki/>etan, [[Botere Beltza|Botere Beltzaren agurra]] egiten]]
Olinpiar Jokoak [[Ideologia|ideologiak]] sustatzeko plataforma gisa erabili izan dira. [[Alemania nazi]]<nowiki/>ak [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|Alderdi Nazional Sozialista]] onbera eta bakearen maitale bezala erretratatu nahi izan zuen, Berlin [[1936ko Udako Olinpiar Jokoak|1936ko Jokoen]] egoitza izan zenean, nagusitasuna erakusteko erabili zituzten arren. Alemania izan zen herrialde arrakastatsuena edizio horretan, eta horrek asko egin zuen aria nagusitasunaren bere alegazioak babesteko, baina [[Jesse Owens]] bezalako afroamerikarren garaipen nabarmenek, urrezko lau domina irabazi zituena, eta [[Ibolya Csák]] hungariarra bezalako [[judu]]<nowiki/>ek, mezua zapuztu zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=John E.|abizena=Findling|izenburua=Encyclopedia of the Modern Olympic Movement|argitaletxea=Greenwood Publishing Group|hizkuntza=en|abizena2=Pelle|izena2=Kimberly D.|data=2004|url=https://books.google.es/books?id=QmXi_-Jujj0C&pg=PA283&redir_esc=y&hl=es#v=onepage&q&f=false|isbn=9780313322785|sartze-data=2019-10-17}}</ref>.
 
[[1928]]<nowiki/>tik aurrera sobietarrek nazioarteko kirol ekitaldi bat antolatu zuten, [[Eskribaua]] izenekoa. [[1920]] eta [[1930]]<nowiki/>eko gerren arteko aldian, hainbat herrialdetako erakunde komunista eta sozialistak "''burgesen olinpiadak''" deitu zutena indargabetzen saiatu ziren, [[Langile olinpiada]]<nowiki/>k sortuz. [[1952ko Udako Olinpiar Jokoak|1952ko Helsinkiko Olinpiar Jokoetan]], [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]]<nowiki/>k lehen aldiz parte hartu zuen Olinpiar Joko batzuetan<ref>{{Erreferentzia|izena=Maurice|abizena=Roche|izenburua=Mega-events and Modernity: Olympics and Expos in the Growth of Global Culture|argitaletxea=Routledge|hizkuntza=en|data=2000|url=https://books.google.es/books?id=aldh2YTO7XQC&printsec=copyright&redir_esc=y&hl=es|isbn=9780415157117|sartze-data=2019-10-17}}</ref>.
 
[[1956ko Udako Olinpiar Jokoak|Melbournen 1956an]] [[Alemania Federala]]<nowiki/>k eta [[Ekialdeko Alemania]]<nowiki/>k bandera berarekin parte hartu zuten irekiera ekitaldian, baina bakoitza bere aldetik lehiatu ziren.
 
Australiako berrogeialdiko eta animalien babeserako legeen ondorioz, [[1956ko Udako Olinpiar Jokoak|Melbournen 1956an]] zaldi-kirolak [[Stockholm|Stockholmen]] egin behar izan ziren, Olinpiar Jokoak bi herrialde ezberdinetan (bi kontinente ezberdinetan) egiten diren lehen aldia izanik.
 
Banaka ere politika sustatzea bilatu izan da. [[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|Mexikon, 1968an]], bi atleta estatubatuarrek, [[Tommie Smith]]<nowiki/>ek eta [[John Carlos]]<nowiki/>ek, 200 metrokoan lehen eta hirugarren, [[Botere Beltza|Botere Beltzaren agurra]] egin zuten sariketa ekitaldian. Bigarren lekuan, [[Peter Norman]] australiarrak onartu zuen [[Giza Eskubideetarako Olinpiar Proiektua]]<nowiki/>ren intsignia eramateko gonbidapena, Smith eta Carlosi laguntzeko. Protestari erantzunez, [[Avery Brundage]] NOBko presidenteak bi aukera eman zizkion [[Estatu Batuetako Olinpiar Batzordea]]<nowiki/>ri: bi atletak etxera bidaltzea edo atletismo talde osoa erretiratzea. Erakundeak Smith eta Carlos erretiratzea erabaki zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=1968: Black athletes make silent protest|hizkuntza=en-GB|data=1968-10-17|url=http://news.bbc.co.uk/onthisday/hi/dates/stories/october/17/newsid_3535000/3535348.stm|sartze-data=2019-10-17}}</ref>.
 
[[2000ko Udako Olinpiar Jokoak|Sydney 2000n]] eta [[2004ko Udako Olinpiar Jokoak|Atenas 2004an]], [[Ipar Korea|Ipar]] eta [[Hego Korea]]<nowiki/>k bandera bakarrarekin desfilatu zuten bi edizioen irekiera ekitaldietan. Hala ere, bi herrialdeak bakoitza bere aldetik lehiatu ziren.
 
== Aro garaikideko ekitaldiak ==