Amerikako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
13. lerroa:
Amerikako Iraultza britainiar kolonien hasierako gizartean gertatutako aldaketa sozial, politiko eta pentsamendukoen emaitza izan zen. Aldaketa guzti horiei [[Ameriketako Ilustrazioa]] deitu zioten. Amerikarrek garai haietan Europan agintzen zuten [[aristokrazia|aristokratak]] egotzi zituzten. Sistema horren ordez, [[errepublikanismoa]] hobesten zuten, Ilustrazioaren [[liberalismo]]aren ikuspuntuan oinarrituta. Iraultzaren emaitza esanguratsuenetako bat demokratikoki hautatutako eta herria ordezkatzen zuen eta ordezkatutakoen nahietara erantzulea zen gobernu bat sortzea izan zen.
 
Herrialde berriaren gobernuari buruzko auzi garrantzitsu asko 1788ko [[Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa|Estatu Batuetako Konstituzioa]] onartzearekin batera konpondu ziren. Konstituzio horrek 1781eko gobernu ahul baten saiakera bat ordeztu zuen, [[Konfederazioaren eta Betiereko Batasunaren Artikuluak]] hain zuzen ere. [[Konfederazio]] indargabe baten aurrean, Konstituzioak gobernu federal indartsua ezarri zuen. Konstituzioaren lehenengo hamar zuzenketak 1791ko [[Estatu Batuetako Eskubideen Deklarazioa]]n onartu zituzten berehala. Iraultza piztu zuten “berezko eskubide” asko bermatzen zituen. Deklarazio horren bitartez, gobernu zentral indartsu bat askatasun pertsonal sakon batekin uztartzen saiatu ziren.DAVO
 
[[1765]]ean Britainiar Lehen Ministro [[George Grenville]]k eta Britainiar Legebiltzarrak lehenengo zerga zuzena ezarri zuten kolonietan, alegia, [[Zigilu legea]]. Dokumentu ofizial guztiek, egunkariek, almanakek, panfletoek eta baita karta-sortek ere, zigiluak izan behar izaten zituzten. Koloniarrek oraindik, euren buruak britainiar koroarenen subjektu zintzotzat hartzen zituzten. Izan ere, uste zuten britainiarrek zeuzkaten eskubide eta betebehar historiko berberak, eurek ere bazeuzkatela. Beraz, 13 kolonietako ordezkariek sutsu kexatu ziren, eta buruzagi ospetsuek, esate baterako [[Virginia]]ko [[Patrick Henry]]k eta [[Massachusetts]]eko [[James Otis]]ek jendea batzartu zuten britainiarrei aurre egiteko. Talde sekretu bat sortu zen hiri askotan, Sons of Liberty (Askatasunaren semeak), eta zigiluak saltzen zituzten guztiak mehatxatu zituen; ez zituen inork saldu.
== Jatorria ==
[[Fitxategi:British colonies 1763-76 shepherd1923.jpg|thumb|450px|alt=Iraultzaren aurretik: Hamahiru koloniak kolore larrosaz agertzen dira.|Iraultzaren aurretik: Hamahiru koloniak kolore larrosaz agertzen dira.]]
Amerikako Iraultza ideia eta gertaera batzuetan oinarritzen da. Ideia horiek guztiek konbinatuta, koloniak ama herritik sozialki eta politikoki urruntzera eraman zituzten. Horrela, kolonia batzuk izatetik nazio independente bakarra izatera pasatu ziren.
 
=== Laburpena ===
 
Amerikako garai iraultzailea [[1763]]an hasi zen. [[Frantsesen eta Indiarren Gerra]]n, britainiarrek Ipar-Amerikako euren koloniak mehatxatzen zituen frantses eta indiarren botere militarra zapaldu ondoren. Britainiak koloniek zerga gehiago ordaindu behar zuten politika ezarri nahi zuen eta zerga zuzen batzuk onartu zituen (gero “[[Stamp Act]]” deituta). Amerikarrak kexatu ziren; esaten baitzuten Londreseko Legebiltzarrak ezin zizkien zergak inposatu, legebiltzar hartan ez baitzegoen amerikar ordezkaririk. Britainiarrek tearen gaineko zerga bat ezarri zutenean, [[Boston]]iarrek itsasontzien kareletik uretara bota zuten. Britainiar Legebiltzarrak bere gehiengoa agertzeko [[Intolerable Acts]] delakoak ezarri zituen. [[Benjamin Franklin]] Britainiar Legebiltzarraren aurrean mintzatu zen eta hauxe esan zien: “azken gudan, koloniek ia hogeita hamar mila gizonezko prestatu, jantzi eta elikatu zituen eta milioi asko gastatu zuten.”
 
Britainiar Legebiltzarrean koloniek ordezkaririk ez zutenez, kolonoek arau horiek legez-kontrakotzat hartu zituzten, ingeles guztien eskubideak urratzen zituztelakoan baitzeuden. Britainiar Gobernuaren ustez, uste hori aho batekoa ez bazen ere, koloniek, iada, “ordezkaritza birtuala” gozatzen zuten.
 
[[1772]]an, kolono batzuk [[Committees of Correspondence]] (Posta-truke komiteak) antolatzen hasi ziren. Komite horiek, kolonia gehienetan, kongresu probintzialak bilakatu ziren. Bi urteren buruan, kongresu probintzialek edo antzekoek, britainiar legebiltzarrak eta aparatu politikoa ordezkatu zituzten. Hori horrela, [[1774]]an [[Lehenengo Kongresu Kontinentala]] antolatu ahal izan zuten. Hala ere, britainiar legebiltzarra bere agintea ezartzen saiatu zenean, [[Boston]]en istiluak sortu ziren eta britainiarrek armada bidali zuten eta aginte zuzena inposatu zuten.
Ondorioz, koloniek miliziak mobilizatu zituen eta borroka [[1775]]ean piztu zen. Abertzaleek erregeren funtzionarioak kolonietatik egotzi zituzten eta kontrola hartu zuten. Hasieran, [[Jurgi III.a Erresuma Batukoa|Jurgi III.aren]] alde agertu eta inperioaren barruan jarraitu nahi bazuten ere; erregeak ez zien Lehenengo Kongresu Kontinentalaren erreguei kasurik egin eta estatuak matxinoak eta kongresukideak traidoreak zirela aldarrikatu zuen.
 
[[1776]]an, [[Bigarren Kongresu Kontinentala]]k aho batez onartu zuen [[Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena|Independentzia Aldarrikapena]]. Aldarrikapenean, Britainiar Monarkia eta Legebiltzarra baztertzen zituzten, eta herrialde berriaren burujabetza ezartzen zuen [[Britainiar Inperioa|Britainiar Inperiotik]] kanpo. Izan ere, Estatu Batu berriak konfederazio bat izango ziren gobernu berria ahul batekin. (Gehiago jakiteko vide: [[Bigarren Kongresu Kontinentala]] eta [[Konfederazioaren Kongresua]])
 
=== Ideiak Iraultzaren atzean ===
 
 
Artikulu nagusiak: [[Amerikako Ilustrazioa]], [[Liberalismoa Estatu Batuetan]] eta [[Errepublikanismoa Estatu Batuetan]].
 
Amerikako Ilustrazioa deitutako mugimendu ideologikoa Amerikako Iraultzaren aitzindaria izan zen. Amerikako Ilustrazioaren ideia nagusienetako batzuk izan ziren: liberalismoa, errepublikanismoa eta ustelkeriaren beldurra. Ideia horiek kolonoen artean zabaldu zirenean inguru intelektual bat bultzatu zuen eta horrek identitate politiko eta sozial berri baten sentimendua piztu zuen.
 
==== Gizakiaren eskubideak eta errepublikanismoa ====
 
[[Fitxategi:J S Copley - Samuel Adams.jpg|thumb|ezkerrera|1772ko [[John Singleton Copley]]ren portret honetan, [[Samuel Adams]] [[Massachusetts estatu-gutun]]era seinalatzen ari da. Samuelek arau horiek jendearen eskubideak babesten zituen konstituziotzat hartzen zuen.]]
 
[[John Locke]]ren ([[1632]]-[[1704]]) askatasunari buruzko ideiek, iraultza bultzatzen zuen pentsamendu politikoan eragin handia izan zuten, batez ere, ingeles idazleen bitartez. Askotan “Amerikako Iraultzaren filosofoa” deitzen diote, amerikarrak gidatu zituelako kontratu sozial, gizakiaren berezko eskubide eta “berdin eta libre” ideietara. Lockeren 1689an argitaratutako “[[Gobernuaren gaineko tratatu bi]]” oso eraginkorra izan zen. Kontratu Sozialeko teoria horrek [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] sortzaileetako askoren artean eragina izan zuen. Izan ere,teoria horren arabera, buruzagiek ingelesen eskubideak urratzen bazituzten herritarrek kanporatu ahal zituzten. Estatuko eta nazioko konstituzioa idazteko orduan, amerikarrek askotan erabiltzen zuten britainiar konstituzio orekatuaren [[Montesquieu]] ren analisia.
 
Iraultza bultzatzen zuen ideia nagusietako bat 1775ean, kolonietan oso hedatuta zegoen “errepublikanismoa” zen. Ideia horrek, hala ere, [[Britainia Handia|Britainian]] ez zeukan garrantzi handirik. Herri hartan “ [[Country alderdia]]k” sustatzen zuen Errepublikanismoa, britainiar gobernua kritikatzen zuen ustelkeria zela eta. Amerikar asko britainiar gobernuaren ustelkeria Atlantikoa zeharkatzeko beldur ziren. Beraz, amerikarren errepublikanismoaren balioek eta euren eskubideen aldeko atxikimenduak iraultza indartu zuten, izan ere, Britainia erabat usteltzat eta amerikarren interesen aurkako mehatxutzat hartzen hasi ziren. Gero eta gehiago, ematen zuen Britainiak mehatxatzen zituztela amerikarren askatasunak. Koloniarrek ustelkeria luxuarekin lotzen zuten eta ,batez ere, oinordetzan hartutako aristokraziarekin.
 
Aita Sortzaileak errepublikaren balioaren aldeko sustsuak ziren, batez ere [[Samuel Adams]], [[Patrick Henry]], [[John Adams]], [[Benjamin Franklin]], [[Thomas Jefferson]], [[Thomas Paine]], [[George Washington]], [[James Madison]] eta [[Alexander Hamilton]]. Balio horien arabera, herritar guztiek betebehar zibilak norberaren gainean jarri behar zituzten. Era berean, herritarren betebeharra zen herrikideen eskubideen eta askatasunen alde borrokatzeko prestatuta eta prest egotea. John Adams ados zegoen idazle greko eta erromatar klasiko batzuekin eta halaxe idatzi zion [[1776]]an [[Mercy Otis Warren]]i: “bertute zibila ezin da izan bertute pribatu gabe, eta bertute publikoa errepubliken oinarri bakarra da”
 
“On publikoaren aldeko grina aktiboa izan behar da; Interes publikoa, Ohorea, Boterea eta Loria egon behar dira jendearen buruetan, bestela, ez da ez gobernu errepublikanorik, ezta benetako askatasunik izango. Eta grina publiko hori, grina pribatu guztien gainean egon behar da. Gizakiak prest egon behar dira, harro egon behar dira, plazer, grinak eta interes pribatuak bertan behera uzteko pozarren egon behar dira; are gehiago, euren laguntasun pribatuak eta loturarik maiteenak gizartearen eskubideen aurka egiten dutenean.”
 
Emakumeentzat, “amatasun errepublikanoa” eredu bilakatu zen eta [[Abigail Smith Adams|Abigail Adams]] eta [[Mercy Otis Warren]] izan ziren ereduaren adibiderik garrantzitsuenak. Izan ere, emakume errepublikanoen lehen eginbeharra seme-alabei balore errepublikanoak irakastea eta luxua eta handikeria ekiditea zen.
 
[[Fitxategi:commonsense.jpg|thumb|alt=Thomas Paineren panfletoa, Common Sense, 1776an argitaratuta|[[Thomas Paine]]ren [[panfletoa]], [[Common Sense]], [[1776]]an argitaratuta]]''
Errepublika batzuk historian zehar sortu baziren ere, esate baterako Erromatar Errepublika, printzipio liberaletan oinarritutakorik ez zen inoiz egon. [[Common Sense]], [[Thomas Paine]]ren panfletoa eta best-sellerra 1776ean argitaratu zen, Iraultza hasi eta gero. Liburu hori asko hedatu zen, jendeak elkarri mailegatu zizkion eta, sarri, tabernetan ozenki irakurtzen zuten. Hori guztia zela eta, errepublikanismoaren eta liberalismoaren ideiak bazterretara zabaldu ziren. Era berean, Britainiar Inperiotik askatzeko grina eta [[Armada Kontinentala|Armada Kontinentalean]] sartzeko asmoa piztu ziren.
 
Painek historiarekin erabat apurtu zuen eta jendeak gehien onartu zuen independentziaren aldeko argudioa sortu zuen. Common Sense etorkizunari begira idatzita dago jendeari alde baten ala bestearen aldeko berehalako aukeratzeko eskatzen baitio. Nagusikeriarekin nazkatuta eta kezkatuta zeuden amerikarrei irtenbide bat eman zien.
 
=== Lehen Esnaldi Handiaren eragina ===
 
Garai haietako eliza disidenteak (hau da, protestanteak, Ingalaterrako Eliza barruan ez zeudenak) “demokraziaren eskolak” izan ziren. [[New Jersey]]ko Unibertsitateko presidenteak, [[John Witherspoon]]ek, Amerikako Iraultza eta Hebrear Biblia lotzen zituen asko hedatu ziren predikuak idatzi zituen. Kolonia guztietan, kongregazio protestante disidenteek ([[Kongregazionalista]]k, [[baptista]]k eta [[presbiterianismo|presbiterianoak]]) euren sermoietan Iraultzaren aldeko gaiak sartzen zituzten, Ingalaterrako Elizakoetan, alabaina, Erregearen aldekoak ziren nagusi. Nagusikeriaren aurka borroka egiteko motibazio erlijiosoek aberatsei eta txiroei, gizonei eta emakumeei, mugalariei eta hiritarrei, baserritarrei eta merkatariei eragin zien.
 
[[Bernard Bailyn]] historialariaren arabera, [[Biblia]]k gizaki guztiak berdinak zirela irakasten zuenez garai haietako ebangelismoak hierarkia naturalaren ideiaren aurka egiten zuen. Beraz, gizakiaren benetako balioa bere joera moralean datza, ez bere klasean. Kiddek esaten du, hierarkia erlijioso bakarra ez egoteak; gizakiaren eskubideak bermatzen zituen Jaungoiko batengan sinesteak; eta bekatuari, bertuteari eta Jaikoaren Probidentziari buruzko ideia bakarrak izateak [[ebanjelismo|ebanjelistak]] eta [[arrazionalismo|arrazionalistak]] elkartu zituzten eta Amerikarren Inperioaren aurkako borroka suspertu zuten.
 
=== Eztabaida sortu zuten britainiar legeak ===
 
Iraultza askotan Britainiar Legebiltzarrak egindako legeek xaxatzen zuten. Izan ere, arau horiek, amerikarren arabera, legez kanpokoak ziren, ezin baitzien eragin ordezkaririk ez zutelako hautatu gobernu eta legebiltzar hartarako. Britainiarren ustez, lege horiek ama herriaren mesederako ziren eta amerikarrei ia autonomia osoa izaten laga zieten denbora luzeegian; beraz, kolonoei eutsi behar zieten.
 
==== 1733-1763: Nabigazio legea, melazaren gaineko legea eta Erregearen Aldarrikapena ====
 
[[Fitxategi:Map of territorial growth 1775.svg|thumb|350px|alt= Ekialdeko Ipar Amerika 1775ean.Quebeceko britainiar probintzia, kostalde atlantikoko hamahiru koloniak eta indiar erreserba 1763ko Erregearen Aldarrikapenean agertzen ziren bezala. 1763ko aldarrikapeko muga eremu larrosa eta gorrien arteko linea da; eta zonalde laranja espainarren erreklamazioa zen.|Ekialdeko Ipar Amerika [[1775]]ean.Quebeceko britainiar probintzia, kostalde atlantikoko hamahiru koloniak eta [[amerindiar erreserba|indiar erreserba]] [[1763ko Erregearen Aldarrikapena|1763ko Erregearen Aldarrikapenean]] agertzen ziren bezala. [[1763]]ko aldarrikapeko muga eremu larrosa eta gorrien arteko linea da; eta zonalde laranja espainarren erreklamazioa zen.]]
 
Garai haietako [[Britainiar Inperioa]]n merkataritza-sistema bat zegoen; izan ere, salerosketa guztiak inperioaren barruan gertatu behar ziren, eta beste inperioekiko salerospenak debekatuta zeuden. Helburua, Britainia Handia aberastea zen, haren merkatariak eta gobernariak, hain zuzen ere. Londres ez zen kezkatzen politika hori ez bazen ona amerikarrentzat, baina kolonoak artega zebiltzan lege horiek zirela eta.
 
Britainiarrek merkantilismoa ezarri zuten amerikarrei frantses, espainiar eta nederlandar inperioekin salerosketak egitea debekatuz Nabigazio legeen bitartez. Amerikarrek, hala ere, ahal zutenean lege horiek ekiditen zituzten. Kontrabandoa gelditzeko erregeen funtzionarioen erantzuna atzemateko aginduak izan ziren ([[Writs of Assistance]]). 1761ean, [[James Otis]] [[Boston]]go abokatuak writsak kolonoen eskubide konstituzionalak urratsen zituztela salatu zuen. Ez zuen epaiketa irabazi, baina [[John Adams]]ek esan zuenez: “bertan independentzia-semea jaio zen”.
 
[[1762]]an, [[Patrick Henry]]k [[Parsonen auzia]] abiatu zuen [[Virginia]]ko kolonian. Bertan, legebiltzarrak arau bat onartu zuen eta Erregeak betoaz atzera bota zuen. Henryren arabera, “errege bat, horrelako arau ongarriak ezeztatzen dituenean haren herriaren aita izatetik, tirano bat izateraino endekatzen da eta euren subjektuen obedientzia galtzea merezi du.”
 
[[1763]]an, [[Frantsesen eta Indiarren Gerra]]n garaitu ondoren, [[Britainia Handia]], frantsesek Ipar Amerikan zeuzkaten lur guztiez jabetu zen, [[Karibe (argipena)|Karibeko]] uharteak izan ezik. Britainiarrek frantsesen aliatuak izan ziren indiarrekin adiskidetu nahi zuten, eta amerikarrengandik bananduta manten zitezen, azken hauei, [[1763ko Erregearen Aldarrikapena]]ren bitartez Apalatxe mendietatik mendebaldean finkatzea debekatu zieten. Izan ere, alde guzti hori [[amerindiar erreserba|indiar erreserba]] bilakatu zuten. Aldarrikapenari kasurik ez eta kolono batzuek mendebalderantz jotzen eta bertan baserriak ezartzen jarraitu zuten. Aldarrikapena, berehala moldatu zuten eta ez zen gehiago izan oztopo bat kolonoen mugimenduarentzat, baina amorrua sortu zuen haiei galdetu gabe aldarrikatu zelako.
 
==== 1764-1766: arau probokatzaile gehiago ====
 
Artikulu nagusiak: [[Azukrearen legea]], [[Monetaren Legea]], [[Hiruhilekoaren legea]], [[1765ko Zigiluaren legea]] eta [[Aldarrikapen legea]].
 
Sakontzeko: [[ez legerik, ordezkaririk gabe]] eta [[ordezkaritza birtuala]].
 
Britainiarrek ez zuten espero amerikarrek guden zorra osoa kitatzea, baina bai espero zuten kolonien defentsan Britainiak gastatutakoaren zati bat ordaintzea. Kontinenteko kolonien eta [[Mendebaldeko India Britainiarrak|Mendebaldeko India Britainiarren]] defentsaren gastuak urtean gutxi gorabehera 200.000 liberatan balioztatu zen. Britainiarren helburua guda horren amaieran, koloniek 78.000 libera ordaintzea zen. Koloniarrak ez ziren kexatzen zergak handiak zirela eta(izan ere, nahiko baxuak ziren), baizik eta, esaten zutelako ez zutela inolako ordezkaririk Britainiar Legebiltzarrean. Azken hau, koloniaren onarpenaren gabe edozein lege onar zezakeen arrazoian tematu zen, batez ere, nabarmendu nahi zuelako autoritate osoa zeukala kolonien gainean.
 
Egungo ekonomista historialari amerikar batzuek zalantzan jartzen dute ikuspegi hori; hau da, Britainiak zama handia ezarri nahi ziela koloniei. Haien arabera, Ipar Amerikako koloniak [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren balizko inbasio batetik defendatzeko gastua 400.000 liberatakoa zen; alegia, inposatu ahal zieten zergak halako bost. Zergak gorabehera, amerikarrei gero eta gehiago iruditzen zitzaien britainiar armadaren egotea kolonietan zama handiegia zela. Batez ere, britainiar armadaren konfiskatzeko praktikak ziren amorrua pizten zutenak. Praktika horiek [[Frantsesen eta Indiarren Gerra]]n sarritan gertatzen ziren, baina bakea egin zutenean britainiarrek konfiskatzen jarraitu zuten. Izan ere, armadakoek ez zuten Legebiltzarraren baimenik behar, guztiek onartutako ohitura eta legeen arabera komandanteek tokian tokiko merkatariei salgaiak eta aziendak konfiskatu ahal zizkietelako justua irizten zioten salneurria ordainduz. Praktika horiek guda garaietan guztiek onartzen bazituzten ere, Frantziarekin bakea sinatu zutenean bazterrak nahasten hasi ziren.
 
Kolonoek ez zioten uko egiten euren defentsan gastatutako ordaintzearen printzipioari (Izan ere, koloniako legebiltzarrek kopuru handiak ordaindu zituzten miliziak erreklutatzen eta hornitzen [[Frantsesen eta Indiarren Gerra]]n). Hala ere, uko egiten zioten erregearen beharrari britainiar armadako tropak Ipar Amerikako kolonietan ezartzeko. Frantziaren mehatxu gabe, amerikarrek uste zuten koloniako miliziak (hauek koloniako legebiltzarrek ezarritako zergen bitartez ordaintzen zituzten) nahiko izango zirela mugako indiarrei aurre egiteko. Ofizial baten postuak tira handia zeukan britainiar aristokrazian; alegia, kapitain edo maior baten postua milaka liberatan leudeke, eta berriro sal liteke ofizial hark postu handiago bat saltzen zuenean.
 
Britainiarrek ofizial postu guztiak eurentzat nahi zituzten, eta ez zizkieten ofizial koloniarrei postu horiek eman nahi (ez zuten ezer ordaintzen-eta ofizial postu horien truke); are gehiago, esaten zuten ofizial koloniarrek britainiar ofizialei men egin behar zietela, edozein gradu izanda. Horrek euren buruak milizien bitartez defendatzeko kolonien aginte legalari uko egiten zion.[[Zazpi Urteko Gerra]]ren ostean Londresek 1500 britainiar ofizial zeuzkan eta Ipar Amerikara ez bazituen bidaltzen zerbitzutik bota egin beharko zituen. Beraz, zergak inposatzeko Britainiar Legebiltzarraren arrazoi nagusia bere gailentasuna berrestea zen, eta zerga horien erabilpen nagusia britainiar ofizial handinahi horiei laguntzea zen. Londresek koloniek bitartekaritza birtuala zeukatela esaten zuen; alabaina, amerikar gehienek uko egiten zioten argudio horri.
 
[[1764]]an Britainiar Legebiltzarrak [[Azukrearen legea]] eta [[Monetaren legea]] onartu zituen, koloniarrak gehiago atsekabetuz. Kexek arma indartsu berri bat eragin zuten, britainiar salgaiei egindako boikota. Hurrengo urtean, britainiarrek [[Kuarteleratzeko legea]] ezarri zuen. Lege horren arabera, britainiar soldaduak kuarteleratu behar ziren leku batzuetan eta koloniarrek kuarteleratze horren gastuak ordaindu beharko zituzten. Koloniarrek lege horri ere oztopoak jarri zizkioten.
 
[[1765]]ean Britainiar Lehen Ministro [[George Grenville]]k eta Britainiar Legebiltzarrak lehenengo zerga zuzena ezarri zuten kolonietan, alegia, [[Zigilu legea]]. Dokumentu ofizial guztiek, egunkariek, almanakek, panfletoek eta baita karta-sortek ere, zigiluak izan behar izaten zituzten. Koloniarrek oraindik, euren buruak britainiar koroaren subjektu zintzotzat hartzen zituzten. Izan ere, uste zuten britainiarrek zeuzkaten eskubide eta betebehar historiko berberak, eurek ere bazeuzkatela. Beraz, 13 kolonietako ordezkariek sutsu kexatu ziren, eta buruzagi ospetsuek, esate baterako [[Virginia]]ko [[Patrick Henry]]k eta [[Massachusetts]]eko [[James Otis]]ek jendea batzartu zuten britainiarrei aurre egiteko. Talde sekretu bat sortu zen hiri askotan, Sons of Liberty (Askatasunaren semeak), eta zigiluak saltzen zituzten guztiak mehatxatu zituen; ez zituen inork saldu.
Bostonen, Askatasunaren Semeek almiranteordegoaren gorteko dokumentuak erre zituzten eta [[Thomas Hutchinson]] Epaile Gorenaren etxea arpilatu zuten. Legebiltzar batzuek ekintza batu batera deitu zuten, eta bederatzi koloniak ordezkariak igorri zituzten [[1765]]ko urriko [[New York|New York Hiriko]] [[Zigilu Legeko Kongresua|Zigilu Legeko Kongresura]]. Moderatuek, [[John Dickinson]] buruzagi zutela, [[Eskubide eta Arranguren Aldarrikapena|Eskubide eta Arranguren Aldarrikapen]] bat idatzi zuten. Bertan, zergak onartzea ordezkaririk gabe Ingelesen eskubideak urratzen zituela esaten zuten. Koloniarrek bere asmoari eusteko gogoa britainiar salgaiaren boikotaren bitartez nabarmendu zuten.