Odonatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
10. lerroa:
* [[Anisoptera]]
}}
'''Odonatuak''' ('''Odonata''') [[intsektu]] [[klase (biologia)|klasearen]] barneko [[ordena (biologia)|ordena]] bat dira. Euskaraz, besteak beste, ''sorgin-orratz'', ''burruntzi'', ''txitxiburduntzi'' eta ''mariburduntzi'' deitzen zaie. 5.680 espezie inguru ezagutzen dira mundu osoan,<ref>{{erreferentzia |egilea= Vincent J. Kalkman, Viola Clausnitzer, Klaas-Douwe B. Dijkstra, Albert G. Orr, Dennis R. Paulson, Jan van Tol (2008) |url= https://link.springer.com/article/10.1007%2Fs10750-007-9029-x |izenburua= Global diversity of dragonflies (Odonata) in freshwater |argitaletxea= Hydrobiologia 595: 351–363, link.springer.com |sartze-data=2019-09-23}}</ref> eta horietako 55 bederen bizi dira [[Euskal Herria]]n.<ref name="gakoa">{{erreferentzia |izena=Iñaki |abizena= Mezquita |url= https://drive.google.com/file/d/1amOdfjPMN28Do1CPUq4jnzXU05dWItrN/view |izenburua= Clave para la identificación de los Odonatos del País Vasco / Euskal Herriko Odonatuen identifikazioarako gakoa |argitaletxea= Sociedad de Ciencias Aranzadi, drive.google.com |sartze-data=2019-09-24}}</ref> Denak [[harrapari]]ak dira, bai larba-sasoian, bai heldu gisa. Larbek [[ornogabe]] urtarrez eta [[ornodun]] txikiez (arrainkume eta [[zapaburu]]ez) elikatzen dira; helduek, berriz, hegan dabiltzala harrapatzen dituzten intsektuak jaten dituzte. Gaur egungo odonatuak hiru subordenetan sailkaturik daude: Zygoptera ([[sorgin-orratz]]ak), Anisoptera ([[burruntzi]]ak) eta Anisozygoptera. Azken honen barnean [[Japonia]]n eta [[Himalaia]]n bizi diren bi espezie besterik ez dago.<ref name=alt1>{{erreferentzia |izena=Kepa |abizena= Altonaga |url= https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/lehen-animalia-hegalariak-txitxiburduntzi-eta-sorg/ |izenburua= Lehen animalia hegalariak: Txitxiburduntzi eta sorginorratzak (I) |argitaletxea= ''Elhuyar'' aldizkaria, 75. zenbakia, 1993ko irailak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus |sartze-data=2019-09-23}}</ref>
 
== Izena ==
[[Johan Christian Fabricius]]ek sortu zuen ''Odonata'' terminoa [[1793]]an, [[antzinako greziera]]zko ὀδών, ''odṓn'' ("hortz") hitzetik abiaturik, itxuraz barail horzdunak dituztelako.<ref>{{erreferentzia |izena=Clarence E. |abizena= Mickel |url= https://academic.oup.com/aesa/article-abstract/27/3/411/144301?redirectedFrom=fulltext |izenburua= The Significance of the Dragonfly Name “Odonata” |argitaletxea= Annals of the Entomological Society of America, Volume 27, Issue 3, 1934ko irailak 1, 411–414, academic.oup.com |sartze-data=2019-09-24}}</ref> Euskaraz, besteak beste, ''sorgin-orratz'', ''mari-orratz'', ''begi-orratz'', ''burruntzi'', ''burduntzi'', ''su-burduntzi'', ''txitxi-burduntzi'', ''mari-burduntzi'', ''txerren-burruntzi'' eta ''andereño'' izenak ematen zaizkie, eta baita ''mumu-orratz'' ([[Zaraitzu]]), ''llerezna'' ([[Erronkari]]), ''melindres abiadoria'' eta ''sakaojos'' ([[Bergara]]) eta ''orrazkin'' ([[Plentzia]]) ere.<ref name=alt1/><ref>{{erreferentzia|izenburua= Libélula |url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=&lang=eu&query=lib%C3%A9lula&definizioak=1 |argitaletxea=Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus |sartze-data=2019-09-25}}</ref><ref>{{erreferentzia|izenburua=Zehazki - UPV/EHU|url=http://ehu.eus/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=libelula|aldizkaria=ehu.eus|sartze-data=2019-09-19}}</ref> Eskuarki, [[sorgin-orratz]] hitza erabili ohi da Zygoptera azpiordenako odonatuak izendatzeko, eta [[burruntzi]] terminoa Anisoptera azpiordenakoak izendatzeko.
 
== Sistematika eta taxonomia ==
Gaur egungo odonatuak hiru subordenetan sailkatu dira: [[Zygoptera]] (sorgin-orratzak), [[Anisoptera]] (burruntziak) eta [[Anisozygoptera]] subordenetan. Azken talde honetako espezie bizi biak [[Japonia]] eta [[Himalaia]]ko gune erliktiko murritzetara mugaturik daude; lehenengo eta bigarren taldekoak dira gure ur-bazterretan ikusi ohi ditugunak. Berezitasun zoologiko sakonagoak aparte utzirik, talde bi hauek identifikatzeko ondoko ezaugarria hartzen da kontutan: landareetan kokatzen direnean, anisopteroek gorputz alboetarantz jartzen dituzte hegoak parakera horizontalean, eta zigopteroek, ostera, atzerantz oblikuoki bertikalean. Horrez gain, anisopteroak gorputz handiko eta hegaldi azkarrekoak dira, zigopteroak argalago eta delikatuagoak izanik.
 
== Ezaugarri fisikoak ==