Arantza Ibarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
6. lerroa:
[[Ondarroa]]ko ikastolan haur eta lehen hezkuntza ikasi zituen eta [[Donostia]]n, batxilergoa.
 
Bestalde, musika hezkuntza izan zuen solfeo, [[pianoa|piano]] eta armonia klaseak jasoz. Aurrerago bateria ikasten hasi zen ere.
 
Bilboko Deustun "Informatika ingeniaritza" ikasi zuen. Bertan informatika musikala eta telebistaren mundura begiratuz edizioa ikasi zuen ere. Baina ez zen berak espero zuena, hortaz, "Arte bisualak eta komunikazioa" diplomaturan sartu zen. Horrek diseinu grafikoa, multimedia, bideoa, gidoiak eta publizitatearen munduan murgilarazi zuen eta sortzaile munduaren bidea erakutsi.
26. lerroa:
Filma [[2011]]ko urtarrilaren 5ean estreinatu zen zinemetan.
 
[[2011]]ko urtarrilean [[Bangladesh]]ko 4. Umeentzako Zinemaldian izan da Arantzaren "Zigortzaileak" filma .<ref>[http://arantzaibarra.wordpress.com/2011/02/14/zigortzaileak-los-castigadores-en-bangladesh/ Zigortzaileak Bangladeshen]</ref>. Gainera, otsailaren 19an, [[Praga]]ko Zinemaldian agertu da ere.<ref>[http://arantzaibarra.wordpress.com/2011/02/17/zigortzaileak-los-castigadores-the-retaliator-en-el-festival-de-cine-de-praga/ Zigortzaileak Pragan]</ref>. Azkenik, irailean, [[Buenos Aires]]ko zinemaldi batean izango dela esan behar, bertako lehiaketan parte hartuz eta hilabete berean, [[Espainia]] osoan estreinatuko da [[gaztelania|gaztelerazko]] bertsioan.
 
Bitxikeria moduan esan dezagun Arantzak gidoiaz gain filmeko abestiak ere konposatu dituela.
55. lerroa:
== Telebista ==
 
[[2015]]eko urtarriletik aurrera kolaboratzaile lanak egiten ditu [[ETB 1|ETB1eko]] "[[Azpimarra (ETB1)|Azpimarra]]" saioan zine kritiko gisa.<ref>[https://arantzaibarra.wordpress.com/2015/01/30/colaboracion-en-el-programa-azpimarra-de-eitb/ Arantza Ibarra ETB1en zine kritiko]</ref>.
 
== Bestelako proiektuak ==
 
[[2013]]an filme labur bat grabatu zuen Maria Luisa Merlo aktorearekin. Filmaren izena "Betiko" da, [[Zugarramurdi]]ko haitzuloetan kokatu da eta bere soinubandaren egilea Arantza bera izan da, non ahotsa ere bai jarri duen.<ref>[http://www.diariovasco.com/v/20130717/bajo-deba/arantza-ibarra-graba-corto-20130717.html Maria Luisa Merlo eta Arantza Ibarra]</ref>.
 
Urte berean 15 minutuko dokumental bat grabatzen du emakumezko artista batzuen elkarte bati buruz non gertakari bat antolatzen duten Bizkaiko ginekologia zerbitzuen murrizketagatik protestatuz. Laburmetrai hau [[Argentina]]ko [[2014]]ko "Libercine" zinemaldirako aukeratu zuten programaren barruan sartzeko.<ref>[https://docs.google.com/file/d/0B2cw7J9XEutETnlyLUZyODlIbGs/edit 30. orrialdea: Arantza Ibarra "Sarearen oihua" Buenos Airesko "Libercine" zinemaldian]</ref>.
 
[[2014]]ko udan "La ama" izeneko luzemetraia filmatzen ari da [[Jaén|Jaenen]]. Luisje Moyano eta ondarrutarra dira thriller honetako bai zuzendari zein gidoilariak.<ref>[http://www.diariovasco.com/bajo-deba/201409/02/arantza-ibarra-rueda-jaen-20140902000912-v.html Arantza Ibarraren "La ama"]</ref>. Suspensezko filma honetan boxealari ohi bati buruzko artikulu bat idazten ari den emakumezko kazetari baten istorioa kontatzen da non kirolari ohia landa erdian dagoen etxetzar batean aurkitzen den. Etxetzarreko bizilagunek emakumea aurkitzen dute eta preso hartzen dute bere borondatearen aurka. Denborak aurrera egin ahala etxetzarreko emakumezko jabeak egiten dituen azpikerietaz ohartzen da kazetaria eta baita nola tratatzen dituen bere bizilagunak ere.
 
2014an halaber "Sarearen Oihua" [[dokumental]]a aurkeztu zuen [[Argentina]]n eta ondoren Euskal Herrian. "Lea Artibai eskualdeko hainbat eragile eta herritarrek Ginekologi zerbitzu integral baten alde burututako ekintzatik abiatuz, eskaera horien borrokaren isla da."