Florentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
Balio handiko ondare artistiko, literario eta zientifikoak utzi zituzten hiri honetako erdigune historikoan iraganeko jenioek, hala nola [[Petrarca]], [[Boccaccio]], [[Brunelleschi]], [[Michelangelo]], [[Giotto]], [[Cimabue]], [[Botticelli]], [[Leonardo da Vinci]], [[Lorenzo de Medici|Lorenzo de 'Medici]], [[Makiavelo]], [[Galileo Galilei]] eta [[Dante Alighieri|Dante Alighierik]]. Ondare historiko-artistiko, zientifiko, natural eta paisajistiko aberats honi esker, hiriko erdigunea eta haren inguruko muinoak "aire zabaleko museo" bat dira benetan.
 
[[Erdi Aroa|Erdi Aroan]], topagune artistiko, kultural, komertzial, politiko, ekonomiko eta finantzario garrantzitsua izan zen; aro modernoan, [[Toscanako Dukerri Handia|Toscanako Dukerri Handiaren]] hiriburua izan zen 1569tik 1859ra, [[Medici]] eta [[Lorrena etxea|Lorrena]] familien gobernuarekin, eta estatu aberats eta modernoenetako bat bihurtu zen. Hiria Italia eta Europako historiaren funtsezko bidegurutze bat izan zen, hainbat gorabehera politikoren ondorioz, finantza eta merkataritza alorrean zeukan botereagatik eta kulturaren arlo guztietan lortu zuen ospeagatik. [[1865]]ean, [[Italiako Erresuma|Italiako Erresumaren]] hiriburu izendatua izan zen (bigarrena, [[Turin|Turinen]] ondoren), eta 1871ra arte mantendu zuen estatus hori, [[''[[Risorgimento'']]'' delakoaren amaiera markatzen duen urtera arte, hain zuzen.
 
== Historia ==