Miguel Mihura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
Kasualitatez Donostian hil zen [[Miguel Mihura Álvarez]] aktorearen semea zen.<ref>https://www.donostia.eus/ataria/web/polloe/bisitatzeko-puntua/-/asset_publisher/QGULO08pPoC8/content/24-panteon-mihura</ref> Batxilergoa, anaiarekin batera, Madrilgo San Isidoro ikastetxean ikasi zuen. Hamasei urtekin Rey Alfonso antzokian hasi zen lanean; han [[Muñoz Seca]] eta [[Carlos Arniches]] ezagutu zituen. Aita hil ondoren, 1925ean, ikasketak baztertu zituen buru belarri umorearen eta umore-aldizkarieten munduan murgiltzeko. Aldizkari desberdinetan kolaboratu zuen, besteak beste, ''[[Gutiérrez (aldizkaria)|Gutiérrez]]'', ''[[Macaco (aldizkaria)|Macaco]]'', ''[[Buen Humor]]'' eta ''[[Muchas Gracias]]''. 1920. hamarkadan kazetari moduan lan egin zuen. Urte horietan [[bohemio]] moduan bizi zen eta kafetegietan antolatzen ziren solasaldietan ezaguna egin zen. Garai horretan [[Antonio Lara de Gavilán|Tono]], [[Edgar Neville]] eta [[Enrique Jardiel Poncela]] umore-idazleak ezagutu zituen; batez ere Jardiel Poncela bere estiloan eragin handia izan zuen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] aurretik hasi zen idazten baina ospea berandu jaso zuen. Horrela, 1932an, ''[[Tres sombreros de copa]]'' idatzi zuen baina 1947 arte ez zen argitaratu eta 1952an taularatu zen. Lan hori Espainiako antzerkiaren benetako klasikoa da eta, zentzu askotan, absurdoaren antzerkia iragartzen du. 1952 urtean berean, lan horri esker, Antzerkigintzako Sari Nazionala jaso zuen.
 
Gerra Zibilean frankisten alde egin zuen. Behin Donostia konkistatuta, Madriletik ihes egin zuen eta bertan hartu zuen babesa.<ref>http://www.cervantesvirtual.com/obra-visor/miguel-mihura-tambin-fue-a-la-guerra-aunque-poco-0/html/0088b02e-82b2-11df-acc7-002185ce6064_3.html</ref> Donostian ''[[La Ametralladora (aldizkaria)|La Ametralladora]]'' fronteko soldaduei zuzendutako umorezko aldizkari faxistaren zuzendaria izan zen; aldizkarian "Lilo" izengoitiarekin sinatzen zuen.