Galileo Galilei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
No edit summary
18. lerroa:
Galileo fisikako bi teoria garrantzitsuren asmatzailea izan zen. Bere lehen lanak [[azelerazio]]ari buruzkoak izan ziren eta fisika modernoan erabiltzen den azelerazioaren kontzeptua sortu zuen; azelerazioa denbora jakin batean abiadurak izaten duen igoera dela dioena, alegia. Fisikari egin zion bigarren ekarpen nagusia mugimenduan dauden objektuen [[marruskadura]] eta [[inertzia]]ri buruzko kontzeptu berria izan zen. Indarraren osagaiak definitzeko [[1590]]ean hainbat esperientzia hasi zituen eta, adibidez, bala baten ibilbidea eragiten duten indarrak beherantz eta aurrerantz zuzendurik daudela frogatu zuen. Esperientzia horiek garai hartan berriak ziren [[dinamika]] eta [[mekanika]] zientziei buruzkoak izan ziren eta ondorioak ''Elkarrizketak'' ({{lang-it|Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo tolemaico e copernicano}}) liburuan argitaratu zituen [[1632]]an. Haren lanak mugimenduaren eremuak ulertzeko oinarri bat izan ziren eta, besteak beste, [[Isaac Newton]]ek mugimenduaren legeak ondorioztatzeko erabili zituen.<ref name="elhuyar"/>
 
[[1591]]ean Galileoren aita hil zen, seme-alaba ugari utzirik, eta Galileoren dirua ezinbestekoa zen familiaren beharrak estaltzeko. Horrezaz gainera, etsai asko zituen Pisan, Aristotelesen kontrako erasoak zirela-eta. [[1592]]an, beste kontratu bat erdietsi zuen [[Paduako Unibertsitatea]]n eta hemazortzihemezortzi urte iragan zituen bertan, soldata hobearekin eta giro erosoagoan.<ref name="elhuyar2">{{erreferentzia|izena= Luis |abizena= Bandres Unanue |url=http://zientzia.eus/artikuluak/mugarri-bat-galileo-galilei/ |izenburua=Mugarri bat: Galileo Galilei |argitaletxea= zientzia.eus | sartze-data=2018-2-23}}</ref>
 
[[Fitxategi:Galileo moon phases.jpg|thumb|200px|ezkerrera|[[Ilargia]]ren faseak Galileok marraztuak]]
28. lerroa:
 
=== Elizarekiko eztabaida ===
Oso gizon elizkoia bazen ere, [[Inkisizioa]]k Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideakagerbideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori [[panteismo]]tzat har zitekeen.<ref name="elhuyar2"/> Bestalde, filosofo eskolastikoek [[Aristoteles]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] [[teoria geozentriko]]a defendatzen zuten, alegia [[Lurra]] unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria [[Biblia]]ren aurkakotzat hartzen zuten.
 
[[Fitxategi:Galileo_facing_the_Roman_Inquisition.jpg|thumb|250px|ezkerrera|''Galileo Inkisizioaren aurrean'', [[Cristiano Banti]], [[1857]]]]
Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] [[teoria heliozentriko]]aren alde azaldu zen. [[1616]]an, ordea, Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen,<ref name="elhuyar2"/> eta [[1532]]an plazaratu zituen ''Elkarrizketak'' liburuan. Bere etsaiek [[Urbano VII.a]] aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinestarazisinetsarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.<ref name="elhuyar"/>
 
[[1633]]ko ekainaren 22an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura-mehatxua egin zioten eta, mehatxu hori egiazkoa zelakoan ([[1600]]. urtean [[Giordano Bruno]] erre baitzuten, unibertsoaren teoria naturalista bultzatu izanagatik), Kopernikoren teoria arbuiatu egiten zuela zin egin zuen;<ref name="elhuyar2"/> are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen. ''Elkarrizketak'' liburua ''[[Index Librorum Prohibitorum|Index Expurgatorius]]'' izeneko zerrendan sartu zuten, hots, [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k debekatutako liburuen zerrendan; debekua [[1835]] arte egon zen indarrean. [[1992]]an [[Joan Paulo II.a]] aita santuak haren kontrako zigorra eta gaitzespena kendu zuen.