Arrosa Zuria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
 
[[Fitxategi:Scholl-Denkmal, München.jpg|thumb|150px|Arrosa Zuria taldearen omenezko monumentua, [[Munich]] hirian]]
'''Hans Scholl''' eta '''Alexander Schmorell''' ikasleak izan ziren taldean antolatzen lehenak, eta gero bildu zitzaizkien Hansen arreba gaztea '''[[Sophie Scholl]]''', eta beste batzuk. 1943ko otsailaren 18an, Hans eta [[Sophie Scholl]] eskuorriak zabaldu zituzten unibertsitateko atrioan, eta harrapatu egin zituzten. Otsailaren 22an epaitu zituzten Scholl anai-arrebak, eta beren kide '''Christoph Probst''', eta egun berean gillotinatu zituzten [[Stadelheim espetxea]]n ([[Munich]]). Ondorengo epaiketa batzuen ondoren, '''Kurt Huber''', Alexander Schmorell eta '''Willi Graf''' hil zituzten burua moztuta.
 
Gerra ondorengo Alemanian kontzientzia zibikoaren eredutzat jo izan dituzte Arrosa Zurikoak. Gaur egunean, Arrosa Zuriaren Fundazioak lanean jarraitzen du, gazte haien oroimena gordetzeko. Arrazakeriaren eta edozein motatako intolerantziaren aurka borrokatzeko helburua du fundazioak.