Txikipedia:Arteria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
10. lerroa:
 
==Desberdinak al dira zainak eta arteriak?==
Arteriek odol oxigenatua garraiatzen dute bihotzetik gorputzeko organo guztietara; zainek, berriz, organoetatik bihotzetara itzultzen dute odola, karbono dioxidoz beterik, oxigenoa galdu eta gero («odol zikina», nolabait esanda). Odol hori, gero, {{txp|Birika|biriketatik}} pasatuko da, arnasten dugunean hartzen dugun oxigenoa jasotzeko.
 
Arteriek presio handiz ponpatzen dute odola bihotzetik; horregatik behar dituzte pareta lodiak, presio hori hobeto jasan ahal izateko. Zainek, aldiz, presio txikiagoz itzultzen dute odola bihotzera, eta, horregatik, haien paretak meheagoak izaten dira.
 
Zainek, bestalde, halako {{txp|balbula}} batzuk izaten dituzte barrutik, ilargi-erdi itxurakoak, odola norabide egokian joateko eta atzera ez joateko.
 
Arterietatik dabilen odolak kolore argiagoa izaten du, oxigenoa duelako; aldiz, zainetatik dabilena ilunagoa izaten da, oxigenorik ez duelako, hain zuzen.