Xianbei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
2. lerroa:
'''Xianbeiak''' ([[txinera]]z: 鮮卑; [[mongoliera]]z: ''Syanbi'' edo ''Sümbe''; [[tibetera]]z: ''Sümbe'') gaur egungo [[Mongolia]] ekialdean, [[Barne Mongolia]]n eta [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] ipar-ekialdean bizi zen herri [[mongol]] [[nomada]] bat izan ziren.
 
Txinako testu historikoek diotenez, xianbeiak [[donghu]] izeneko jende multzoaren ondorengoak ziren. Antropologo txinatar eta errusiar modernoen arabera, ipar-ekialdeko Asian bizi zen populazio mongoloide bat zen. [[Sima Qian]] historialariak zioen donghuak [[Barne Mongolia]]n bizi zirela K. a. 699-632 urteetan. Lehenagoko aipamenak ere badaude, hainbat dokumentutan agertu baita [[Shang dinastia]]ren sasoian ere (K. a. 1600–1046) aktibo zirela.
 
Mongolian eta inguruetan beste talde batzuk izan zituzten antzeko ohiturak zituzten xianbeiak. [[Xaman]]ismoa praktikatzen zuten, [[artzaintza|artzain]] nomadak ziren, [[yurta]]k erabiltzen zituzten bizitzeko, [[kumis]]a edaten zuten, eta naturari eta gerrari lotutako kirolak egiten zituzten: zaldien lasterketak, arkularitza, [[mongoliar borroka]], etab.