Urrezko ahari-larrua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Jason Pelias Louvre K127.jpg|thumb|Jason urrezko ahari larruarekin itzultzen da. [[Apulia]]ko [[kratera]] gorri batean.]]
'''Urrezko ahari larrua''' [[greziar mitologia]]n, Krisomallo hegodun ahariaren larrua zen. Jason eta argonauten istorioan agertzen da. Hauek, ahari larruaren bila abiatu ziren, Jason, [[Tesalia]]n, Iolkosen tronura igo zedin. Istorio hau oso antzinakoa da ([[Homero]]ren garaian oso ospetsua zen [[K. a. IX. mendea|K. a. IX.]]-[[K. a. VIII. mendea|VIII. mendeak]]), eta, beharbada, [[K. a. XIII. mendea|K. a. XIII.]] edo [[K. a. XIV. mendea|XIV. mendekoa]] da, eta, beraz, forma ezberdinetan kontserbatzen da, euren artean, xehetasunen batzuk aldatzen direlarik. Modu honetan, istorioaren beranduagoko bertsioetan, aharia, [[Poseidon]] eta [[Temisto]]ren (ez hain sarri, [[Nefele]]) semea zela esaten zen.
 
[[Atamante]]k, [[Beozia]]ko [[Orkomeno]] hiriko erregeak, lehen emaztetzat Nefele hodei jainkosa hartu zuen. Honekin, [[Hele]] eta [[Frixo]] izeneko bi seme izan zituen. Beranduago, [[Ino]]taz maitemindu eta honekin ezkondu zen. Ino [[Kadmo]]ren alaba zen. Ino bere semeordeetaz jeloskor zegoen eta haiek hiltzea pentsatu zuen. (Bertsio batzuen arabera, Atamante, Frixo sakrifikatzea [[gosete]] batekin amaitzeko modu bakarra zela konbentzitu zuen.) Nefele edo bere izpiritua, umeei agertu zitzaien, urrezko [[artile]]a zuen hegodun ahari batekin. Umeek, ahariaren gainean eserita ihes egin zuten, baina Hele erori eta ito egin zen, gaur egun, Helesponto edo Dardanelos izeneko itsasartean. Ahariak onik eta salbu eraman zuen Frixo [[Kolkida]]raino. Frixok, orduan, aharia sakrifikatu eta bere larrua zuhaitz batetik zintzilikatu zuen (batzuetan, haritz bat), Aresi sagaraturiko baso batean, non herensuge batek zaindu zuen. Han egon zen Jasonek bereganatu zuen arte. Aharia, [[Aries]] konstelazioan bihurtu zen.
9. lerroa:
Beste interpretazio baten oinarria, oihal purpura edo [[gorrindol|purpuraz]] tindaturikoan dago. [[Murex]] generoko marraskiloetatik ateratako tindu purpura, oso garestia zen antzinatean, eta tindu horretaz tindaturiko oihalarekin eginiko arropa, aberastasun eta posizio altuaren seinale zen (hortik purpura erregeekin lotzearena). Beraz, urrea eta purpuraren arteko harremana naturala da, eta sarri gertatzen da literaturan.
 
Interpretazio zabalduago batek, urrezko ahari larrua, erreketatik urrea ateratzeko modu batekin lotzen du. Euskarri sendoak ditu (baina [[K. a. V. mende]]tik) bakarrik, [[Georgia]] inguruan, Itsaso Beltzaren ekialdean. Ardi larruak, batzuetan zurezko markoetan zabalduak, ur korrontean sartzen ziren, eta errekan gora zeuden plazereetatik jeisten ziren urre [[pipita]]k, bertan biltzen ziren. Ardi larruak, orduan, zuhaitzetan zintzilikatzen ziren lehortzeko, urrea astindu aurretik.
 
Mitoaren antzinako jatorria, literatura baino lehenagoko garaian, interpretazio guztiak beranduagokoak direla esan nahi du, eta, gehiago edo gutxiago, mito hau sortu zen kulturaren ez erabateko ezagutza jasaten duten razionalizazioak. Azalpen onargarriago bat emateko saiakera, kokapenaren bidez, kultura horretaz ezagutzen denean, lehen proposamenetako bat seinalatzen du, urrezko ahari larruak erregetasuna eta legitimitatearen ideia irudikatzen duela, alegia: hortik Jasonek horren bila egin zuen bidaiaren zergatia. Iolkosen gobernu legitimoa berriztatzeko.