Resurreccion Maria Azkue: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Bibliografia:
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
 
Badirudi prentsa artikulu batzuetan kezkatua agertu zela hirietako toponimia gero eta erdaldunago bihurtzen ari zela eta. Etxe eta auzune berrientzat euskarazko izenak asmatzea izan zen Azkueren beste lanetako bat. [[Ramon de la Sota]] adiskidearen txaletei jarritako ''[[Ibaigane jauregia|Ibaigane]]'' eta ''Lertegi'' izenak Azkueren asmazioa dira, Sotaren beraren ''Goiz Ederra'' yatearen izena bezala. [[Getxo]]n aberatsentzat egindako auzo eta jolasguneek ere Azkuek asmatutako izenak daramatzate: [[Neguri]], Ondategi edo Jolaseta, besteren artean.
[[Fitxategi:Euskaltzaindia, 1927.jpg|thumb|ezkerreraeskuinera|250px|[[Euskaltzainen zerrenda|Euskaltzain]] eta idazle batzuk, [[1927]]an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: [[Orixe]], [[Jean Elizalde]], [[Seber Altube]], [[Julio Urkixo]] eta [[Erramun Olabide]]. Eserita: [[Juan Bautista Eguzkitza]], [[Bonifazio Etxegarai]], Resurreccion Maria Azkue eta [[Georges Lakonbe]].]]
 
Garai hartan [[Sabin Arana]]rekin eta [[Ramon de la Sota]]rekin harremana izan zuen, ideologikoki euskal nazionalismora bihurtuz. Beraz, sarri esan denaz bestera, Azkue ez zen [[karlismo|karlista]] izan, baizik eta gazterik egin zuen abertzaletasunaren hautua, nahiz eta gai askotan Aranarekin eta aranazaleekin bat ez etorri, batik bat euskarari buruz. [[1916]]an, [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] sindikatuaren "socio protector" (bazkide babesle) gisa ageri da. Azkueren nazionalismoa kulturazaleagoa zen, aranazaleek nabarmendu nahi zituzten arraza-ezaugarrien aldean. Hala ere, ez zen alderdi gizona, eta identifikazio politikoa saihestu egin zuen. Politika zuzena baino maiteago zuen kultura arloko ekintza.
 
Urte luzez, [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] idazleen eta euskaltzaleen artean bi joera nagusi izan ziren: aranazaleak eta azkuezaleak. Idazle jeltzaleak Sabino Aranak emandako hizkuntza-ereduaren alde lerratu ziren salbuespenik gabe. Urteak joan ahala ordea, jeltzale askoren iritziak Azkueren ikuspegira hurbildu ziren, hala nola [[Seber Altube]] euskaltzaina.
 
[[Fitxategi:Euskaltzaindia, 1927.jpg|thumb|ezkerrera|250px|[[Euskaltzainen zerrenda|Euskaltzain]] eta idazle batzuk, [[1927]]an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: [[Orixe]], [[Jean Elizalde]], [[Seber Altube]], [[Julio Urkixo]] eta [[Erramun Olabide]]. Eserita: [[Juan Bautista Eguzkitza]], [[Bonifazio Etxegarai]], Resurreccion Maria Azkue eta [[Georges Lakonbe]].]]
[[1904]]. urtean Azkuek Bilbo utzi eta Europan zehar ibili zen bost urtez, lehenik [[Tours]]-en ([[Frantzia]]) bere hiztegi hirueledunerako materialak jasotzen eta ondoren [[Brusela]]n ([[Belgika]]) eta [[Kolonia (Alemania)|Kolonian]] ([[Alemania]]) musika ikasketak osatzen.