Otanes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
'''Otanes''' (antzinako pertsieraz ''Utâna'' [[K. a. 520ko hamarkada|K. a. 522an]] [[Dario I.a]] tronuratzen lagundu zuen noble persiar bat izan zen. [[Akemenestar Inperioa|Akemenestar dinastiako]] kidea, [[Farnaspes]]en semea eta [[Kasandane]]ren neba zen, azken hau [[Ziro Handia]]ren emaztea eta [[Esmerdis]] eta [[Kanbises II.a]]ren ama zena. [[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 517]] inguruan [[Lidia]]ko [[satrapa]] bezala zerbitzatu zuen.
 
== Testuinguru historikoa ==
K. a. 522an, [[Gaumata]] izeneko azti batek persiar inperioko boterea lortu zuen jendeari Esmerdis zela sinestaraziz, Kanbises II.a erregearen anaia. Gaumatak hau egin ahal izan zuen, benetako Esmerdis Kanbisesek berak ixilpean hil baitzuen. Kanbises berehala joan zen bere anaiaren usurpatzailearen aurka, baina Persiara iritsi aurretik hil zen. Gezurrezko Esmerdisek, hala, gobernatu ahal izan zuen.
 
[[Herodoto]] [[Halikarnaso]]koa greziar historialari ezagunaren arabera, Otanes izan zen engainu bat izan zela susmatzen lehena. Bere alabari esker, gezurrezko erregearen emazteetako bat zena, azkenik Gaumata aztia zela jakin ahal izan zuen. Otanesek [[Aspatines]] eta [[Gobrias]] kontu honetaz hitzegiteko gonbidatu zituen. Elkarrekin, sekretua beste hiru konspiratzailerekin banatzea erabaki zuten: [[Hidarnes]], [[Intafrenes]] eta [[Megabizo I.a]]. Guztiak planak egiten ari ziren [[Dario I.a]] iritsi eta batu zitzaienean. Beste guztiak berehala zerbait egin behar izateaz konbentzitu zituen, eta ez itxarotea, Otanesek proposatu zuen bezala. Honela, K. a. 522ko [[irailaren 29|irailak 29an]] gezurrezko Esmerdis hil zuten.
 
== Bere tira-birak Dariorekin ==
16. lerroa:
Erregeak Otanesengan konfidantza zuela, bere aitaginarrebari, hau ziuraski Lidiako satrapa bezala lanean ari zelarik, [[Samos]] greziar uhartea konkistatzeko agindu izanak frogatzen du. Uharteak ez zuen lider indartsurik izan aurreko lidiar satrapa izan zen [[Oretes]]ek [[Polikrates Samosekoa]] exekutatu zuenetik. Persiarren aldeko gobernari berria Silosonte izeneko gizon bat izan zen, Polikratesen anaia zena.
 
[[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 513an]] Lidiako satrapa berria izendatu zen, [[Artafernes]]. Otanes ziuraski hil egin zen.
 
Seme bat izan zuen, Patiramfes, Xerxesen gurdi gidaria izan zena honen [[Grezia]]ko kanpainan.
23. lerroa:
| aurrekoa = [[Bageo]]
| titulua = Lidiako satrapa
| epea = [[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 517]]-[[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 513]]
| ondorengoa = [[Artafernes]]
}}
31. lerroa:
 
[[Kategoria:Lidiako satrapak]]
[[Kategoria:K. a. VI. mendeko biografiak]]