Menfis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
23. lerroa:
 
== Historia ==
[[K. a. 3050]]an sortu zen, Egiptoko lehen faraoia izan zen [[Menes]]en agintaldian. Hiriaren hondakinak [[Kairo]]tik 19 kilometro hegoaldera daude, [[Nilo]] ibaiaren mendebaldeko ertzean. Hiriko jainkoa [[Ptah]] izan zen.
 
Egiptoar historiaren zati handi batean, Menfis izan zen herrialdeko hiririk garrantzitsuena eta erresumako gune ekonomikoa [[Egiptoko I. dinastia|I. dinastiatik]] [[Egiptoko VIII. dinastia|VIII. dinastia]] arte hiriburu eztabaidaezina, [[Ramses II.a]] eta [[Merenptah]] faraoien agintealdietan berpiztuz. [[Tebas (Egipto)|Tebas]], [[Avaris|Pi-Ramses]], [[Tanis]] edo [[Sais]]ek hiriburutza izan zutenean ere ''Bi Lurren Balantza'' deitzen zioten, herrialdeko gunerik garrantzitsuena.
 
Uste denez, [[K. a. XXIII. mendea|K. a. 2250]]. urtea arte, munduko hiri guztietatik biztanle kopuru handiena zuena da. Bere unerik gorenean, 500.000 pertsonatik gora izan zitzakeen.
 
Tebasek ordezkatu zuen Menfis Egiptoko hiriburu gisa [[Egiptoko XI. dinastia|XI. dinastian]] zehar, 1500 urtez, [[Antzinako Egipto]]ko hiriburua izaki, aro labur batzuetan izan ezik. [[Asiria]]ko [[Asarhaddon]]ek [[K. a. 660ko hamarkada|K. a. 661ean]] eta [[Assurbanipal|Asurbanipalek]] hiria harpilatu zuten, eta hiriaren gainbehera abiarazi.
 
[[K. a. 331]]. urtean [[Alexandria]] sortu zenean, Menfisen nagusitasunaren amaiera iritsi zen. [[Ptolomeotar dinastia|Lagidar dinastiako]] Ptolomeotarrek eta ondoren erromatarrek, Alexandria, Egiptoko hiriburu handitzat hartu zuten, eta gainontzeko herrialdea, jada hiru mila urte beteta zituen Menfis barne zela, ahaztu zen eta pobrezian erori zen. Behin betiko utzia izan zen [[641]]an eta bere hondakinak gertuko finkapenetarako material harrobi bihurtu ziren. Bere hondakinen zati handi bat, Egiptoko hiriburu berria zen Kairo eraikitzeko erabili zen.
 
Ptah jainkoaren tenpluko hondakinak industuak izan dira, lurpetik estatua kopuru handia bat atereaz, adibidez [[Ramses II.a]] faraoiarena, hainbat museotan erakusgai.