Marko Agripa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
2. lerroa:
''Artikulu hau politikari eta jeneralari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «[[Marko (argipena)|Marko]]».''
 
'''Marko Agripa''' ([[latin]]ez ''Marcus Vipsanius Agrippa'') (K. a. 63 - K. o. 12) [[Erroma]]ko politikari eta jenerala izan zen. [[Zesar Augusto|Oktaviano]], lehenbiziko erromatar enperadorearen laguna, suhia eta aholkularia izan zen. Oktavianok garaipen militar gehienak, batez ere [[Marko Antonio]] eta [[Kleopatra VII.a|Kleopatraren]] kontrako Actium batailarena, Agripari zor zizkion.
 
== Estreinako urteak ==
12. lerroa:
[[Erroma]]n, legioen babesa behart zutela ohartu ziren hirurak. Agripak [[Mazedonia (eskualdea)|Mazedoniako]] legioak bere menpe hartuta [[Erroma]]ra bidali zituen. Orduan, [[Zesar Augusto|Oktavianok]] [[Marko Antonio]] eta [[Marko Emilio Lepido|Lepidorekin]] hitzarmena egin ahal izan zuen: [[Bigarren Triunbiratua|Bigarren Triunbiratoa]]. Akordio horren bitartez, haien artean banatu zuten boterea eta [[Julio Zesar|Zesarren]] hiltzaileen kontrako kanpainak antolatu zituzten. Agripak ''Philippi'' izeneko batailan parte-hartze handia izan zuen.
 
Agriparen hurrengo kanpaina Luzio Antonio eta Fulvia Antoniaren aurkakoa izan zen. Hauek [[Marko Antonio]]ren anaia eta emaztea ziren, eta K. a. 40an atzeman zituen Agripak. [[Galia]]n, Akitaniarren matxinada itzali zuen Agripak. Geroztik, Rhin ibaia zeharkatu zuen, germaniarren erasoak zigortzera. Hori egiten zuen bigarren erromatarra izan zen, Julio Zesarren atzetik. [[Erroma]]ra itzulitakoan, garaipen-ohoreari muzin egin zion, baina kontsulatua onartu zuen K. a. 37an.
 
[[Sexto Ponpeio]]ren kontra egin zuten orduan. [[Ponpeio]]ren seme honek, [[Italia]]ko itsasoa menderatzen zuen. [[Zesar Augusto|Oktaviano]] [[Sizilia]] konkistatzen saiatu zen, baina porrotak baino ez zituen jaso. Itsas-armadaren buru izendaturik, Agripak entrenamendu gogorra eman zien tropei. [[Sexto Ponpeio]] garaitzeko prest sentitu zenean, haren kontrako kanpainari hasiera eman zion. Hilabetea batean, [[Sexto Ponpeio]]ren armada erabat suntsitu zuen. Garaipen horri esker, itsas-koroa jaso zuen Agripak.
 
== Agintean ==
K. a. 33an, edil izendatu zutenean, arkitekturari buruzko ikasitakoa gauzatu ahal izan zuen Agripak. [[Erroma]]ko azpiegiturak hobetu zituen: ubideak zaindu, estolda handitu, termak eta lorategiak eraiki zituen. Arte publikoki erakustea ere suspertu zuen. Hau guztia zela eta, [[Zesar Augusto|Augustok]] adierazi ahal izan zuen lohiazko [[Erroma]] marmolezkoa bihurtu zuela.
 
[[Marko Antonio]] eta [[Kleopatra VII.a|Kleopatraren]] kontrako gerra pizterakoan, Agripa itsas-armadaren burua izendatu zuten berriro. K. a. 31ean ''Actium'' batailan garaile atera zen [[Zesar Augusto|Oktaviano]], hein handi batean Agripari esker. K. a. 28an [[Zesar Augusto|Oktavianok]] [[Klaudia Martzela]] iloba ezkontzeko eman zion Agripari. Hurrengo bi urteetan kontsulatua partekatu zuten bi lagunek.
 
[[Actium]] bataila oroitarazteko, Agripak panteoia eraiki zuen. K. o. 80an eraitsia, [[Hadriano]] enperadoreak eredutzat hartu zuen leku berean bere panteoia eraikitzeko. Agriparen jatorrizko inskripzioak ere errespetatu zituen [[Hadriano]]k.
28. lerroa:
Agripa are estuago lotzeko aholkatu zion [[Mezenasgo|Mezenasek]] [[Zesar Augusto|Augustori]]. Hortaz, Martzela dibortziarazi eta [[Julia Maior|Julia Zesaris]] alabarekin ([[Martzelo]]ren alargunarekin hain zuzen ere) ezkontzarazi zion Agripari.
 
K. a. 19an kantabriarren matxinada itzali zuen Agripak. K. a. 17an, [[Siria]]ko gobernaria zela [[Krimea]] erromatarren menpe kokatu zuen berriro. Estatuaren aldeko azken eginkizuna [[Danubio]] ibaiko goiko aldearen konkista izan zen. K. a. 12an hil zen.
 
[[Zesar Augusto|Augustok]] egundoko hileta egin zuen Agriparen omenez. Enperadorea doluz jantzi zen hilabete batez. [[Zesar Augusto|Augusto]] bera Agriparen seme-alaben heziketaz arduratu zen, eta haietako bi, [[Gaio Zesar]] eta [[Luzio Zesar]], semetzat hartu ere egin zituen.
34. lerroa:
{{commonskat}}
 
{{bizialdia|K. a. 60ko hamarkadako|12ko|Agripa, Marko}}
[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]
[[Kategoria:Erromatar Errepublikako kontsulak]]