Luzio Kornelio Eszipion Asiarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
'''Luzio Kornelio Eszipion Asiarra''' ([[latin]]ez ''Lucius Cornelius Scipio Asiaticus''), '''Asiagenes''' edo '''Asiagenus''' ere deitua, [[Erromatar Errepublika|Erromako Errepublikaren]] jeneral eta politikari bat izan zen. [[K. a. 183]]. urtean hil zen.
 
== Karrerako urteak ==
 
[[Publio Kornelio Eszipion (kontsula, K. a. 218)|Publio Kornelio Eszipionen]] semea eta [[Eszipion Afrikarra]]ren anaia. Anaiaren zerbitzura egon zen [[Hispania]]n, non [[Jaén|Oringis]] hiria hartu zuen [[K. a. 208]]. urtean, eta gerra amaitutakoan anaiak Erromara bidali zuen, berri ona ematera. [[Pretore]] izan zen [[K. a. 193]]. urtean, [[Sizilia]]ko probintzia lortu zuenean.
 
[[Erromako kontsul|Kontsul]] izatera iritsi zen [[K. a. 190]]. urtean [[Caio Lelio (kontsula, K. a. 190)|Kaio Leliorekin]]. [[Erromako Senatua|Senatuak]] nonbait ez zeukan konfidantza handirik bere gaitasunean,<ref>[[Zizeron]], ''Filipikak'', 11, 7.</ref> eta anaiari esker bakarrik (haren [[legatu]] gisa joateko bere burua eskaini baitzuen) lortu zuen [[Grezia]]ko probintzia eta [[Antioko III.a Handia]]ren aurkako gerra zuzentzea.<ref>[[Tito Livio]], ''Erromako Historia'', 28, 3-17; 34, 54-55; 36, 45; 37, 1</ref>
 
Antioko III.aren aliatua zen [[Etoliar Liga]]ren etsai amorratua, Publiok negoziatu zuen bakearen aurka azaldu zen. Ondoren Asiara joan zen, eta hantxe Antioko III.a garaitu zuen [[Magnesiako gudua]]n. Erromara itzuli eta gero, [[Erromatar triunfo|triunfo]] bat eskaini zitzaion, eta ''Asiarra'' goitizena, Asia Txikian izan zuen garaipenaren omenez.
11. lerroa:
== Gainbehera ==
 
Hala ere, Eszipion anaiek bazuten etsai handi bat: [[Katon Maior|Marko Portzio Katon]], familia osoa gorrotatzen zuena. [[K. a. 187]]. urtean, Katonek Luzio salatu zuen Antioko III.ak ordaindu zituen kalte-ordainen zati bat beretzat hartu zuela eta. Eszipion Afrikarra iraindua sentitu eta, senatuari erronka boteaz, kanpainako finantza-agiriak suntsitu zituen, jendeak txalotzen zuen bitartean. Alabaina, jarrera harro honek haren aurkako iritzia sortu zuen, eta Luzio auzitara eraman zuten urte berean, erruduntzat hartu eta isun handi bat ordaintzera kondenatu.
 
Nahiz txiro xamar gelditu omen zen,<ref>[[Tito Livio]], ''Erromako Historia'', 38, 60.</ref> ospe handiz ospatu zituen, [[K. a. 185]]. urtean Antiokoren aurkako gerra zela eta agindu zituen jokoak. [[Valerio Anziokoa]]k kontatzen du horretarako behar zuen dirua Antioko eta [[Eumenes II.a]] erregeen arteko liskarrak konpontzeko bidalia izan zen enbaxadan lortu zuela.
 
[[Erromako zentsore|Zentsore]] izateko hautagai izan zen [[K. a. 184]]. urtean, baina Katon familiaren aspaldiko etsaiak garaitu zuen. Honek berriro frogatu zuen bere gorrotoa, Asiarrari bere zaldia galarazi baitzion [[equites]]en (zaldunen) azterketan.<ref>[[Tito Livio]], 39, 22-44.</ref>
 
Bizitza publikoaz etsia hartuta, [[Kanpania]]ko bere etxera erretiratu zen, eta hantxe hil hurrengo urtean.
26. lerroa:
[[Kategoria:Antzinako Erromako militarrak]]
[[Kategoria:Antzinako Erromako kontsulak]]
[[Kategoria:K. a. II. mendeko biografiak]]