Klodio Pulker: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data= {{circa|[[K. a. 92]]}} |heriotza data= [[K. a. 52]]ko [[urtarrilaren 18]]}}
'''Publio Klodio Pulker''' ({{lang-la|Publius Clodius Pulcher}}; {{circa|[[K. a. 92]]}} - [[K. a. 52]]ko [[urtarrilaren 18]]a) erromatar politikaria izan zen, zein ezaguna den [[Titus Annius Milo|Milo]] eta [[Zizeron]]en kontra aritzeagatik.
 
== Estreinako urteak ==
8. lerroa:
 
== Politikan ==
K. a. 65ean [[Erroma]]ra itzultzean Klodiok politikari ekin zion. [[Katilina]] auziperatu zuen estortsioa leporatuta. [[Katilina]]k askatasuna erosi bazion ere, ez dago Klodio [[Katilinaren konspirazioa]]rekin lotzeko frogarik. Are gehiago, [[Zizeron]]en bizkartzaina bihurtu zen garai hartan.
 
[[Zizeron]]ekiko harremana, ordea, K. a. 62ko abenduan zapuztu zen. Klodio, emakumez mozorroturik, [[Julio Zesar]]ren (garai hartan ''Pontifex Maximus'' kargua zuen eta) etxean sartu zen non Bona Dea misterioak ospatzen ari ziren. Gizonen batek misterio horiek ikustea oso krimen larria bazen ere, Klodio aske geratu zuen epaimahairen borondatea erosi ostean. Haren kontrako [[Zizeron]]en hitzaldi gogorrak bien arteko harremana eten zuen.
 
[[Sizilia]]n kuestore aritutakoan, K. a. 61ean, patrizio izateari muzin egin zion, eta plebeioaren kategoria hartu zuen, Senatuak baimenduta. K. a. 59an, plebeko tribuno izendatu zuten, patrizioek onartu ez zuten kargua hain zuzen ere. Ospea eskuratzeko neurriak jartzen hasi zen: garia doan banatzekoa zen hilabetean behin, ofizio-elkarteak berriro onartu zituen...
 
[[Zizeron]]en kontra jo zuen orduan. Haren ondasun guztiak bahitu zituen. [[Julio Zesar|Zesar]] [[Galia]]ra joandakoan, [[Erroma]]ko kaleetako nagusia bihurtu zen Klodio, haren jarraitzaile armatuei esker. K. a. 57an, tribuno batek [[Zizeron]]en bueltatzea proposatzerakoan, Klodio indarrez saiatu zen itzulera eragozten. Hala ere, [[Titus Annius Milo|Milok]] talde armatu are handiagoa biltzea lortu zuen, Zizeron buelta ahal izateko. Klodiok, orduan, [[Zizeron]]en eta [[Kinto Tulio Zizeron|Kinto]] haren anaiaren etxeei su eman zien.
 
K. a. 56an, Klodiok [[Titus Annius Milo|Milo]] auziperatu zuen, bortizkeria leporatuta. Azkenean, kasua bertan behera geratu zein, hein batean, taleen arteko borrokengatik.
 
K. a. 53an, [[Titus Annius Milo|Milok]] zein Klodiok talde bana armatu zuten. Borroketan hil zen Klodio, K. a. 52ko urtarrilaren 18an. Haren jarraitzaileek Senatuaren etxea erre zuten, sumindurik.
 
== Bibliografia ==
28. lerroa:
 
[[Kategoria:Antzinako Erromako politikariak]]
[[Kategoria:K. a. I. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:Plebearen tribunoak]]