Jugurta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data=[[K. a. 160]]|heriotza data=[[K. a. 104]]}}
'''Jugurta''' ([[K. a. 160]]-[[K. a. 104]]) [[Numidia]]ko erregea izan zen [[K. a. 116]] eta [[K. a. 106]] bitartean.
 
== Biografia ==
[[Masinisa]] [[K. a. 148]]an hil ondoren, honen oinordekoa bere seme [[Mizipsa]] izan zen. Garai hartan bere iloba Jugurta hain ospetsua zen Mizipsak [[Hispania]]ra bidali behar izan zuela, Jugurtak, egonaldi hau eragin handiko erromatarrekin harremanak izateko probestu zuelarik. Erromatarrak eroskerian oso erraz erortzen zirela ikusita, etorkizunean Jugurtak ahuldade hori probestu zuen. [[Eszipion Emiliano]]rekin parte hartu zun [[Numantzia]]ko setioan [[zeltiberiar Gerrak|hirugarren zeltiberiar gerran]].
 
Mizipsa [[K. a. 118]]an hil zenean, erresuma bere bi semeak ziren [[Aderbal]] eta [[Hiempsal]] eta bere iloba Jugurtaren artean banatua izan zen. Berehala, Jugurtak Hiempsalen aurka borrokatu eta hil egin zuen. Jarraian Aderbalen aurka borrokatu zuen, garaitua izan zena eta [[Erroma]]ra ihes egin zuena laguntza bila. Erromatar ofizialak, agian erosiak, edo agian arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko gogoz, Numidia bi zatitan banatu zuten, ekialdea Aderbalentzat eta mendebaldea Jugurtarentzat.
 
=== Jugurtaren gerra ===
 
Jugurta ez zen ase erabaki honekin, eta [[K. a. 113]]an Aderbalen zatiko hiriburua zen [[Zirta|Cirta]] inbaditu zuen, Erroma biziki haserretu zelarik, han finkatutako zenbait italiar merkatari hilak izan baitziren, Aderbal beraz gain. Erromak [[K. a. 111]]n derrigorrez parte hartu behar izan zuen [[Luzio Kalpurnio Bestia]] [[kontsul erromatar]]rak zuzendutako kanpaina labur batean. Jugurta errenditu egin zen, baina beretzat oso mesedegarria izan zen bake itun bat lortu zuen, beste behin, eroskeria bidez lortua izanaren susmoa zuena. Ondorioz, [[plebearen tribuno]]a zen [[Gaio Memmio]]k ikerketa bat bultzatu zuen, Iugurta beraren presentzia ere eskatuz, baina erositako beste tribuno bat zen [[Gaio Bebio]]k atzera bota zuen Memmioren ekimena. Jugurtak Erromara joan behar izan zuen, baina ez zen deklaratzera iritsi.
 
Gerra berriz hasia, Erromak [[Kinto Zezilio Metelo Numidiarra]] kontsula bidali zuen, amaigabea zirudien bost urteko kanpaina batean aritu zena [[K. a. 111]] eta [[K. a. 106]] bitartean. Gerraren norantzaz egonezinik, Meteloren ordezkari militarra zen [[Gaio Mario]] Erromara itzuli zen kontsulatua lortzeko asmoz, eta behin lortu ondoren, gerrara itzuli eta operazioen agintea hartu zuen. Zenbait garaipen garrantzitsuren ondoren, Gaio Mariok [[Bomilkar]]ren adiskidetasuna lortu zuen, Jugurtaren amaren neba eta numidiar erregearen ordezkari militar garrantzitsuena zena, Jugurta tronutik kentzeko betebeharra emanaz, baina asmo hau agerian geratu zen, eta Jugurtak exekutatu egin zuen hau bere goardiaren artean nahigabea sortzen ari zen bitartean.
 
Mariok, orduan, bere legatua zen [[Luzio Kornelio Sila]] bidali zuen Jugurtari babesleak kentzeko. Silak [[Boko I.a]]ren laguntza lortu zuen, baita Jugurta harrapatzea ere, kateaz kargaturik Erromara bidalia eta [[K. a. 104]]an exekutatua izan zena.
 
== Ikus, gainera ==
20. lerroa:
[[Kategoria:Numidiako erregeak]]
[[Kategoria:Berbereak]]
[[Kategoria:K. a. II. mendeko biografiak]]