Indoeuropar hizkuntzak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
20. lerroa:
Sir William Jones filologoak proposatu zuen lehen aldiz indoeuropar hizkuntza familia honen inguruko hipotesia. XVIII. mendearen bigarren erdian, ikusi zuen antzekotasunak zeudela orduan zaharrenak zirela uste zen lau hizkuntzen artean, hots, latinaren, grekoaren, persieraren eta sanskritoaren artean.
 
Antzinako hizkuntza hipotetikoari indoeuropera deritzo. Hori bide da indoeuropar familia osoaren ama hizkuntza. Indoeuroperaren ustezko alderdi fonetiko eta gramatikalak berreraiki dira. Hortaz, indoeuropera berreraikitako hizkuntza hipotetiko bat da, K. a. 3000. urtean datatua; izan ere, K. a. 2000. urtean badira ezaugarri ezberdinak, indoeuroperatik jaiotako hizkuntzen artean.
 
== Sailkapena ==
37. lerroa:
|}
Indoeuropar hizkuntzen familia hainbat adarretan bereizten da. Hizkuntza horietako batzuk jada hil egin dira eta beste batzuk, berriz, gaur egun bizirik daude. Hona hemen sailkapena:
* [[Anatoliar hizkuntzak]]: hizkuntza hauen lehen aztarna idatziak [[K. a. XVIII. mendea|K. a. XVIII. mendekoak]] dira. Hizkuntza horiek hilik daude, eta [[hititera]] zen horietako bat.
* [[Indo-irandar hizkuntzak]], [[Protoindoirandar hizkuntza|protoindoirandar]] hizkuntzatik eratorriak:
** [[Indo-ariar hizkuntzak]]: indo-ariar hizkuntzen aztarnarik zaharrenak [[sanskrito]]z idatzitakoak dira (K.a. 1.500. urtekoak).
43. lerroa:
** [[Dardiar hizkuntzak]].
** [[Nuristaniar hizkuntzak]].
* [[Greziera]]: lehen erregistro bakanak Mizenasko hizkuntzakoak dira, [[K. a. XIV. mendea|K. a. XIV. mendekoak]]. Bestalde, [[Homero]]ren lehen idatziak [[K. a. VIII. mendea|K. a. VIII. mendekoak]] dira.
* [[Italiako hizkuntzak]]: [[latin]]a eta haren ondorengoak. Adar honetan sartzen dira [[hizkuntza erromantzeak]], eta lehen aztarnak [[K. a. VII. mendea|K. a. VII. mendekoak]] dira.
* [[Zelta hizkuntzak|Hizkuntza zeltak]]: [[Galiako zelta]]ko lehen inskripzioak [[K. a. VI. mendea|K. a. VI. mendekoak]] dira. Horretaz gainera, [[Irlandera zaharra|Irlandera zaharreko]] testu zaharrenak K. o. [[VI. mendea|VI. mendekoak]] dira.
* [[Germaniar hizkuntzak]]: aurreneko aztarnak K. o. [[II. mendea]]n errunetan idatzitako inskripzioak dira, eta lehen testu koherenteak gotikoz idatzitakoak dira, K. o. [[IV. mendea|IV. mendekoak]], hain zuzen.
* [[Armeniera]]: [[V. mendea|V. mendekoa]].