Giovanni Battista Langetti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
Genovan jaioa han [[Gioacchino Assereto]] artistarekin ikasi zuen. Ondoren, Erroman, [[Pietro da Cortona]]rekin. 1650. hamarkadan [[Napoli]]tik pasa omen zen; han [[José de Ribera]], [[Francesco Fracanzano]] eta [[Luca Giordano]]ren obra ezagutuko zuen. Riberaren eragina zenbait lanetan nabaria da, esaterako ''San Jeronimoren bisioa'' ([[Clevelandeko Arte-museoa]]). 1656an [[izurrite]]a Napolin jo zuen eta Langetti, ziur aski Luca Giordanoren aholkua jarraituz, Venezian babestu zen. Venezian Genovako [[Giovanni Francesco Cassana]], bigarren mailako margolariarekin, haren ikasketak burutu zituen.
 
Bi hamarkadetan Venezian Langettik margolan asko egin zituen. Haren estiloa [[Caravaggio]]ren [[tenebrismo]]tik gertu zegoen. Lan ilunak eta biolentoak ziren. 120 daude katalogatuta baina gehiago ari dira aurkitzen. Venezian [[Johann Karl Loth]] eta [[Antonio Zanchi]] margolarien eragina ezagutu zuen.<ref>Bryan, Michael: ''Dictionary of Painters and Engravers, Biographical and Critical'' - II. liburuki (ed. George Bell and Sons, 2007).</ref>
 
== Obra ezagunena ==