Münsterreko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
Borrokan zeuden bi aldeen arteko lehenengo negoziazioak 1641an hasi ziren, [[Münster]] eta [[Osnabrück]], biak egungo Alemanian. Negoziazioen ondorioak berehala ikusi ziren: Iberiar penintsularekin nederlandarrek zuten komertzioa indartu zen. Laster, itsasontzi merkeen jabeak eta borroken geldialdiari esker, ordura arte merkatari ingelesek menperatzen zuten merkataritza, herbeheretarren eskuetara pasa zen. Herbeheretarren gailentze horretan beste faktore lagundu zuen: [[Ingalaterrako Iraultza]]. <ref>Gijs Rommelse, [http://www.jstor.org/stable/40929818 "The Role of Mercantilism in Anglo-Dutch political relations, 1650-74"], 596 or.</ref>
 
Ituna sinatzeko egin ziren bileretan, nahiz eta nederlandar errepublika politikoki onartua ez izan, parte hartu zuen eta Espainiar Inperioak onartu behar izan zuen. 1646ko urtarrilan, herbeheretarren zortzi ordezkari negoziazioak aurrera eramateko, Münsterrera joan ziren. Beste aldean [[Filipe IV.a Espainiakoa]]ren ordezkariak zeuden: [[Gaspar de Bracamonte]], Peñarandako kontea, eta [[Antoine Brun]]. Urtarrilaren 30ean testu bat adostu zuten eta [[Haga]]ra zein [[Madril]]era bidali zuten, han sinatua izateko. Urte bereko maiatzaren 15ean bakea lortua zen. Bakearekin Herbehereen independentzia lortua zen.
 
Testu originalaren kopia bat Hagako Rijksarchief, artxibategi nazionaletan gordetzen da.