Hegazti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
62.99.76.215 (eztabaida) wikilariaren 6878483 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
23. lerroa:
Hegazti batzuk, bereziki [[korbido]]ak eta [[loro]]ak, animalia [[adimen]]tsuak dira; hegazti espezie askok [[tresna]]k sortu eta erabiltzen dituzte, eta hegazti [[gizarte|sozial]] batzuek ezagutza belaunaldietan zehar pasatzen dute, [[kultura]] motatzat hartzen dena. Espezie askok urteroko [[hegaztien migrazio|migrazioak]] egiten dituzte, distantzia handiak zeharkatuz. Hegaztiak animalia sozialak dira, dei, kolore eta [[abesti]]ekin komunikatzen dira, eta ebento sozialetan hartzen dute parte, adibidez [[hazkuntza kooperatibo]]a, [[ehiza]], [[andana]]k sortu edo predatzaileak zirikatu. Hegazti espezie gehienak sozialki [[monogamo]]ak dira (ez nahastu [[monogamia genetiko]]arekin), normalki [[kumaldi]] baterako, batzuetan urte batzuetarako eta oso gutxitan bizitza osorako. Espezie gutxi batzuk [[poliginia|poliginikoak]] dira ([[ar]] bat hainbat [[eme]]rekin) eta oso gutxi [[poliandria|poliandrikoak]] (eme bat ar batzuekin). Hegaztiek kumaldiak egiten dituzte arrautzak jarrita, [[ugalketa sexual]] bidez [[ongarritze]]n direnak. Hegazti askok [[habia]]k sortzen dituzte arrautzak erruteko, eta bi gurasoetako batek edo biek mantentzen dituzte. Hegazti gehienek gurasoen arreta izaten dute arrautzatik atera eta gero. Hegazti batzuek, [[oilo]]ak kasu, arrautzak jartzen dituzte ongarritu gabe ere, baina arrautza horiek ez dute [[txita]]rik sortzen.
 
Hegazti espezie asko [[ekonomia|ekonomikoi]] garrantzitsuak dira [[gizaki]]entzat. [[Etxabere]]ak edo ez, [[arrautza (janaria)|arrautza]], [[haragi]] eta [[luma]] iturri dira. Txori abeslariak eta loroak, baina ez bakarrik, [[konpainia-animalia]] izan daitezke. [[Guano]]a (txorien kaka) [[ongarri]] gisa erabiltzeko biltzen da. Hegaztiek paper garrantzitsua izan dute giza kulturan. Gizakien jarduerak 120-130 espezie inguru desagertarazi ditu [[XVII. mende]]tik hona, eta beste ehunka batzuk aurretikbatzurersrretik. Giza-jarduerak 1.200 hegazti espezie inguru arriskuan jarri ditu, nahiz eta badauden proiektuak horietako batzuk babesteko. Hegaztiak ikustea [[turismo]] mota bat da. Hegaztiak aztertzen dituen zientziari [[ornitologia]] deritzo.
 
== Eboluzioa eta sailkapena ==
=== Definizioa hegaztiak hegaz egin ohi dutenak esan nahi du ===
=== Dinosauroak eta hegaztien jatorria ===
=== Eboluzio goiztiarra ===