Carlos Garaikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
43. lerroa:
 
== EA ==
[[1986]]an, [[LurraldeForu historikolurralde|Lurralde Historikoen Legeak]] Euskal Gobernu eta 3 lurralde historikoen Foru diputazioen artean banandu nahi zituen konpententziak zirela-eta, [[EAJ]]rekin ezadostasun franko izan ondoren, [[EAJ]] alderditik aldendu eta, [[irailaren 17]]an, [[Eusko Alkartasuna]] alderdia sortu zuen, [[1999]]ra arte lideratuko zuena. Euskal Legebiltzarrean diputatu izan zen [[1986]], [[1990]], [[1994]] eta [[1998]]an (hautesle izan zen azken autonomia hauteskundeak)
 
[[1987]] eta [[1991]] bitartean, Europako Legebiltzarreko diputatu izan zen ([[1987]] eta [[1989]] artean, Herrien Europa Koalizioko zerrendaburu, [[Esquerra Republicana de Catalunya]] ([[ERC]]) eta [[PNG]]rekin; [[1989]]tik [[1991]]ra kide berak izan zituen, baina eserlekua utzi zuen akordioetan erabaki bezala). [[1990]] eta [[1991]] artean, Europar Batasun Librearen presidente ere izan zen. [[1994]] europar hauteskundeetan, berriro izan zen zerrendaburu [[ERC]]rekin eginiko koalizioan, baina porrota izan zuten eta Garaikoetxeak dimisioa aurkeztu zuen [[Eusko Alkartasuna]]ko lehendakari bezala eta, [[1999]]ko azaroan, politika aktiboa utzi zuen.