Euskal gramatika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t sinonimoa
9. lerroa:
Hizkuntzek desberdintasun handiak dituzte elkarren artean. Batzuetan, egitura dela eta, [[lexiko]]a dela eta, [[fonologia]] dela eta, elkarren artean hurbilago edo urrunago egon daitezke, baina bistakoa da hizkuntzek erakusten dizkiguten ezaugarriek berezitasunak markatzen dituztela elkarren artean<ref name=tipologia />.
 
Euskara, jakina denez, bakarrik dago munduan. Hizkuntza bezala ez du seniderik, ez zaio ezagutzen ez amarik ez aitarik, ez beste haurriderik ere, eta ezagutzen ditugun hizkuntzekin erkatuzalderatuz gero, ez dago munduko beste batekin erlazionatzeko modurik. Jendaki ezagunik gabeko hizkuntza da. Ikerketa serio guztiek hori erakutsi digute orain arte.
 
Bakarrik egote horrek ez du esan nahi, jakina, ez duela inolako harremanik inguruko hizkuntzekin: hauek [[Indoeuropar hizkuntzak|indoeuroparrak]] dira jatorriz, baina ez da holakorik gertatzen euskararekin. Hiztegi mailan, esate baterako, [[Euskara eta hizkuntza erromanikoak|ehunka hitz hartu ditu euskarak latinetik]], eta egunero hartzen ditu hitzak [[gaztelania]]tik, [[frantses]]etik edo [[ingeles]]etik. Egun ere gertatzen da hori. Batzuetan egitura osoak hartzen ditu, eta hartu izan ditu historian zehar: “orain etorri da” esaten badugu, adibidez, latinaren eraginak sortutako egitura da hori. Etengabe gertatzen dira holakoak, eta ez gara konturatu ere egiten gertatzen den horretaz. Horrekin batera, esan behar da euskarak dituen ezaugarri nagusi batzuk beste hizkuntza batzuetan ere ikus daitezkeela: esaten denean, adibidez, egitura zenbait baduela euskarak hungarieraz edo japonieraz ere aurki daitezkeenak, ez gara gezurrik esaten ari. Baina ezaugarri horiek ez dute inolako familia loturarik erakusten. Azken batean hizkuntza natural guztiek baliabide jakin batzuk erabiltzen dituzte: hots batzuk, sistema sintaktiko batzuk, hizkuntza osatzen duten elementuen arteko lotura batzuk… eta hori hola izanik, ez da harritzekoa batere, ezaugarri horiek han-hemenka errepikatzea.