Txikipedia:Historiaurrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\b([a-z]+)\|+\1\b +\1)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
7. lerroa:
 
* '''Harri-Aroa''': garai honetan, gizakiek harrizko tresnak erabiltzen zituzten beren bizitzako zereginetan. Aro honek 3,4 milioi urte inguru iraun zuen eta gure garaia baino lehenagoko 6000 eta 2000. urteen artean amaitu zen. Haren barruan, beste hiru garai bereizten dira:
** '''{{txp|Paleolito|Paleolito}}''': Historiaurreko lehen aroa da (harri zaharraren garaia esan nahi du). Gizakiak sortutako lehen kulturekin hasten da (duela 3 milioi urte inguru) eta gure garaia baino lehenagoko 12000. urtera arte iristen da. Aldi luze honetan, gizakiak harria, hezurrak eta adarrak lantzen hasi ziren tresnak egiteko, eta animalien ehiza eta janari-bilketa ziren haien bizibide nagusia. Nomadak ziren; alegia, ez zuten bizileku finkorik, beti janari bila ibili behar izaten zutelako.
** '''Mesolito''': Historiaurreko bigarren aroa (erdiko harriaren garaia esan nahi du). Gizakiek ehiztari eta biltzaile izateaz gainera, lurra lantzen eta animaliak etxekotzen dituzte; {{txp|nekazaritza|nekazaritzaren}} eta {{txp|abeltzaintza}} hasten dira. Duela 12.000-10.000 urte inguru hasi eta zenbait lekutan gure garaia baino lehenagoko 4000. urtera arte zabaldu zen. Lan tresnak hobetzen joan ziren.
** '''{{txp|Neolitoa|Neolitoa}}''': Historiaurreko hirugarren aroa (harri berriaren garaia esan nahi du). Gizakiak nomada ehiztari eta biltzaile huts izateari utzi eta batez ere nekazaritzatik eta abeltzaintzatik ateratzen dute bizimodua. Horren ondorioz, bizileku finkoak hartzen dituzte. {{txp|Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean}} hasi omen zen lehenago, gure garaia baino lehenagoko 8500. urte inguruan.
 
 
30. lerroa:
 
==Gizakien denbora-lerroa==
* Duela 2,5 milioi urte – {{txp|Behe-Paleolito|Behe-Paleolito}} aroaren hasiera, ''{{txp|Australopithecus|Australopithecus}}'' deitutako {{txp|Hominido|hominido}} bat bizi izan zen garaia. Izaki horiek tresna edo erremintak egiten zituzten harri eta hezurrak erabiliz, eta adarrez egindako aterpeak.
* Duela milioi 1 urte – ''{{txp|Homo erectus|Homo erectus}}'' deitutako hominidoa bizi izan zen garaia. Harrizko aizkorak eta zurezko lantzak egiten zituzten.
* Duela 250.000 urte – Lehen {{txp|Homo sapiens|Homo sapiens}} edo izaki modernoa. Sua egiten zuen.
* Duela 100.000 urte – {{txp|Erdi Paleolito|Erdi Paleolitoa}}. {{txp|Neanderthal|Neanderthal}} gizakien garaia. Leizeetan bizi ziren eta {{txp|Labar-artea|margolanak}} egiten zituzten haietan. Hildakoak lurperatzen hasten dira.
* Duela 40.000 urte – {{txp|Goi-Paleolito|Goi-Paleolitoa}}. {{txp|Cro-Magnon|Cro-Magnon}} gizakiak bizi ziren garaia. Animalien larrua erabiltzen zuten aterpeak egiteko, adarrak armak eta erremintak egiteko.
* Duela 10.000 urte – Azken {{txp|Glaziazio|glaziazioaren}} bukaera.
* K.a. 10.000 – 4000 urte – {{txp|Mesolitiko|Mesolitikoa}}. Europako ipar-mendebaldean, gizakiek arkuak eta geziak erabiltzen zituzten, eta zakurrak erabiltzen zituzten ehizatzeko.
* K.a. 9.000 – {{txp|Neolitiko|Neolitiko}} garaia. {{txp|Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean}}, {{txp|Nekazaritza|nekazaritza}} eta {{txp|Abeltzaintza|abeltzaintza}} hasi zen.
* K.a. 7.000 – Europako hego-mendebaldean, gizakiek kobrea erabiltzen zuten tresnak egiteko.
* K.a. 2.580 – {{txp|Antzinako Egipto|Antzinako Egipton}}, {{txp|Egiptoko piramideak|Gizako piramideak}} eraiki zituzten. {{txp|Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko}} biztanleek burdina erabiltzen zuten.
* K.a. 3.300 – 1.200 – {{txp|Brontze Aroa|Brontze Aroa}}. Gizakiek brontzea erabiltzen zuten tresnak, armak eta lanabesak egiteko.
 
==Ikusi==
* {{txp|Europaren historiaurrea|Europaren historiaurrea}}
 
[[Kategoria:Txikipedia]]