Txikipedia:Aranzadi Zientzia Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
1. lerroa:
[[Fitxategi:Fachada Sociedad de Ciencias Aranzadi - Zorroaga.JPG|thumb|right|250px|Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzaren aurrealdea, Donostiako Zorroagagainako 11. zenbakian]]
[[Fitxategi:Telesforo Aranzadi zientzialari bergararra.jpg|thumb|right|150px|{{txp|Telesforo Aranzadi|Telesforo Aranzadi}} (1860-1945)]]
'''Aranzadi Zientzia Elkartea''' {{txp|Euskal Herria|Euskal Herrian}} dagoen zientzia-elkarte bat da. Aranzadiren helburua da kultura- eta natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. {{txp|Jesus Elosegi|Jesus Elosegi}} ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean. Azterketa eta ikerketarako sortu zen, eta oso garrantzitsua bilakatu da komunitate zientifikoan. Horregatik, 2001ean {{txp|herri-onurako erakunde|herri-onurako erakunde}} izendatu zuten.
 
Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.540 kide inguru ditu. Horietatik 150, hainbat zientziatako ikertzaileak dira, eta ikerketaren arloan aritzen dira lanean. {{txp|Natur eta Giza Zientzien|Natur eta Giza Zientzien}} gaiak ikasi dituzten unibertsitarioak dira tituludun ia guztiak, eta gehien nabarmentzen diren zientziaren gaiak hauek dira: {{txp|Biologia|Biologia}}, {{txp|Historia|Historia}}, {{txp|Arkeologia|Arkeologia}}, {{txp|Medikuntza|Medikuntza}}, {{txp|Antropologia|Antropologia}}, {{txp|Etnografia|Etnografia}}, {{txp|Geografia|Geografia}} eta {{txp|Geologia|Geologia}}.
 
== Historia ==
Elkartea {{txp|1947|1947an}} sortu eta erregistratu zen, eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusi.
 
Izena {{txp|Telesforo Aranzadi|Telesforo Aranzadi}} (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuarengandik hartu du; {{txp|Antropologia|Antropologiaren}}, {{txp|Etnologia|Etnologiaren}} eta {{txp|Historiaurre|Historiaurrearen}} arloetan ikerlari ezaguna zen oso.
 
Elkartearen bulegoak bi eraikinetan daude, biak ala biak {{txp|Donostia|Donostian}}:
* {{txp|Zorroaga Gaina|Zorroaga Gaina}}. Idazkaritza Orokorraren egoitza da hori.
* {{txp|Arbide Dorrea|Arbide Dorrea}} (Kutxaren jabetzakoa) {{txp|Donostiako Teknologia Parkea|Miramon Teknologia Parkean}}.
 
== Kanpo-loturak ==