Txikipedia:Sudur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
7. lerroa:
 
==Gizakion sudurra==
Arnasten dugunean, airea sudur-zuloetatik sartzen dugu gure barrura; gero, eztarritik barrura, biriketaraino iristen da. Sudurraren barruan, [[{{txp|Kartilago ehun|kartilagozko]]}} pareta batez banatuta daude bi sudur-hobi edo barrunbeak; barrunbe horiek likido bat jariatzen dute ([[{{txp|Muki|mukia]]}}), airea hezetzeko, batetik, eta, bestetik, sudur barruan ditugun ileekin batera, airean datorren hautsa edo zikinkeria harrapatzeko eta, horrela, zikinkeria hori biriketaraino ez iristeko.
 
Bestalde, airean dauden {{txp|Bakterio|bakterioak}} ere geratzen dira harrapaturik sudur barruko mukietan, gaixotasun [[{{txp|Infekzio|infekziosoak]]}} ekiditen laguntzeko eta arnas-aparatua ez gaixotzeko; izan ere, sudur barruko eta eztarriko pasabideak infekzio batez gaixotzen direnean, itxi egiten dira eta zailagoa izaten da arnastea, bai eta usaintzea ere. Hotza, {{txp|Alergia|alergiak}}, infekzioak eta aireko zikinkeriak dira arnas-aparatuan arazo horiek sortzen dituztenak.
{{Ba al dakizu?
|<center>Gizakiok trilioi bat usain desberdin nabaritzeko gai gara.<center>}}
15. lerroa:
 
==Nola usaintzen dute beste animaliek?==
{{txp|Ugaztun|Ugaztun}} askoak, [[{{txp|Txakur|txakurrek]]}} adibidez, oso usaimen ona izaten dute, gizakiok duguna baino askoz ere hobea. Janaria, beste animaliak eta ingurua usaintzeko erabiltzen dute. Baina beste ugaztun askok ez daukate sudurrik edota usaimenik ere; esaterako, {{txp|Balea|baleek}} zulo bat dute buruaren gaineko aldean arnasteko. Balea batzuek bai sumatzen dituzte usainak arnas-zulo horretatik, baina beste batzuek ez.
 
[[{{txp|Txori|Txoriek]]}}, {{txp|Narrasti|narrastiek}}, {{txp|Anfibio|anfibioek}} eta {{txp|Arrain|arrainek}} ere badituzte sudur-zulo batzuk usaintzeko. Arrainen eta anfibio batzuen kasuan, airearen ordez, ura sartzen da sudur-zuloetatik. Narrastiek, [[{{txp|Suge|sugeek]]}} adibidez, usaimen-organo berezi bat izaten dute ahoaren sabaian; sugeek mihia (miztoa ere deitzen da euskaraz) erabiltzen dute usainak harrapatzeko; gero, aho barruko usaimen-organo berezi horretan igurtzitzen dute, usaina nabaritzeko.
 
Oso berezia da {{txp|Elefante|elefanteen}} sudurra. Hodi luze moduko bat da, tronpa izenekoa. Elefanteek tronpan dituzten hatz moduko batzuk erabiltzen dituzte gauzak hartzeko eta janaria ahoratzeko.