Txikipedia:Aho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)Txikipedia:(.*?)\|(.*?)\]\] +{{txp|\1|\2}})
1. lerroa:
[[Fitxategi:Illu_mouth_new_eu.png|thumb|450px|<center>Giza ahoaren anatomia.</center>]]
{{PAGEBANNER:Mouth.jpg|origin=0,0}}
<big>'''Ahoa''' [[Txikipedia:{{txp|Digestio-aparatu|digestio-aparatuaren]]}} sarrera edo irekiera da; [[Txikipedia:{{txp|Animalia|animalia]]}} gehienek gorputz-atal horretatik sartzen dituzte [[Txikipedia:{{txp|Elikagai|elikagaiak]]}}; ahoan mastekatzen da janaria, [[Txikipedia:{{txp|Digestio|digestioaren]]}} lehen fasean, aho-fasean alegia. Gizakiek eta beste animalia askok buruan dute ahoa.
 
Bestalde, ahoaren bidez [[Txikipedia:{{txp|Ur|ura]]}} edan dezakegu, eta baita airea gorputzean sartu ere, [[Txikipedia:{{txp|Sudur|sudurretik]]}} bezala. Sudurretik [[Txikipedia:{{txp|Arnas aparatu|arnastea]]}} onuragarria da airea hezetzen delako. Hala ere, sudurra itxita egon daiteke, adibidez, hotzeria harrapatu dugulako eta marrantatuta gaudelako, eta orduan ahotik bakarrik har dezakegu arnasa.
 
Gizakiok hitz egiteko ere erabiltzen dugu ahoa, bai eta emozioak adierazteko ere aurpegiko keinuen bidez (irribarreak etab.). Animalia batzuek soinuak sortzeko erabiltzen dute, eta horrela, adibidez, beste animalia batzuk mehatxatzen dituzte. Dena den, soinuak ez dira ahoan sortzen, aldatu besterik ez dira egiten bertan; soinuak [[Txikipedia:{{txp|Eztarri|eztarrian]]}} sortzen dira.
 
Animalia askok [[Txikipedia:{{txp|Mihi|mihi]]}} edo mingaina kanpora ateraz freskatzen dute gorputza, ezin direlako izerditu. Horixe da, adibidez, txakurrek egiten dutena.
 
==Gizakien ahoa==
Giza ahoak zenbait atal ditu. [[Txikipedia:{{txp|Ezpain|Ezpainek]]}} ahoaren kanpoaldea inguratzen dute. [[Txikipedia:{{txp|Masail|Masailek]]}} ahoaren aldeak edota paretak osatzen dituzte, beheko aldea aho-zola da, eta goialdekoa [[Txikipedia:{{txp|Ahosabai|ahosabaia]]}}. Ahosabaiak bi zati ditu: aurrealdea ahosabai gogorra deitzen da, haragiz estalitako hezur batez osatuta dagoelako; atzealdea, berriz, ahosabai biguna deitzen da, haragi bigunaz osatuta dagoelako. Ahoaren atzealdean, sabaitik zintzilik, aho-gingila dago, haragizko luzakin bat.
 
Ezpainen atzean, bi [[Txikipedia:{{txp|Hortz|hortz]]}} ilara edo multzo daude, ahoaren goialde eta behealdean, [[Txikipedia:{{txp|Masailezur|masailezurren]]}} gainean. Gizakiok elikagaiak mastekatzeko erabiltzen ditugu hortzak. [[Txikipedia:{{txp|Hortzoi|Hortzoiek]]}} hotzak inguratzen eta masailezurrera konektatzen dituzte.
 
Ahoaren barnealdean, [[Txikipedia:{{txp|Muskulu|muskulu]]}} bat dugu, mihia, mastekatzean elikagaiak kontrolatzeko; gainera, mihiak hitz egin ahal izateko soinuak egiten laguntzen digu. Bestalde, mihian dastamen-papilak ditugu, elikagaien zaporea bereizteko.
 
Ahoak [[Txikipedia:{{txp|Listu|listua]]}} deitutako likido bat jariatzen du; ahoa heze edukitzeko eta elikagaien digestioa errazteko balio du. Listua ahoaren behealdean eta masailetan ditugun tutu edo guruin batzuek sortzen dute.
 
==Beste animalia batzuen ahoa==
Animalien ahoek forma eta egitura ezberdin asko dituzte. Aho mota ezberdin horiek bereziki egokituta daude animalia bakoitzak jaten dituen elikagaietarako; adibidez, [[Hartz inurrijale|hartz inurrijaleek]] aho txikiak dituzte, tutu itxurakoak eta hortzik gabekoak, bai eta mihi bat oso luzea, inurritegiko zuloetatik sartu eta [[Inurri|inurriak]] mihi itsaskorrean harrapatzeko. [[Hegazti|Hegaztiek]], ordea, moko gogor bat dute aho inguruan. [[Txikipedia:{{txp|Intsektu|Intsektuek]]}}, berriz, ahoaren ondoan pieza berezi batzuk dituzte, mastekatzean eta elikagaiak beren lekuan edukitzen laguntzeko. [[Tximeleta|Pinpilinpauxek]] eta [[Sits|sitsek]] tutu itxurako aho-atalak dituzte elikagaia xurgatzeko.