Sarre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
29. lerroa:
 
== Historia ==
Herri [[zelta]]k bizi ziren Sarre aldean erromatarren garaian, eta franko germaniarrak zabaldu ziren K.o. II. mendetik aurrera. [[Karolingiar leinuaKarolingioak|Karolingiar]] inperioaren ekialdeko lurraldea izan zen, eta Berant Erdi Aroan jaurgo ugari osatu ziren.
 
[[Westfaliako bakeaBakea|Westfaliako bakearen]]ren ondoren (1648), [[Frantzia]]ko koroaren eraginpean egon zen; 1684-1697 bitartean, Frantzia barneko lurralde bihurtu zuten, eta, 1792-1815 bitartean, Frantziako departamendu izan zen. 1815-1870 bitartean [[Renania]]ri lotuta egon zen, eta, 1871. urtetik aurrera, industria azkar garatu zen hango ikatz-hobiei esker.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren amaieran (1918), beretzat eskatu zuen Frantziak Saarland, baina aliatuek ez zuten horrelakorik onartu eta [[Nazioen Liga]]ren babespean geratu zen. Frantsesen eskuetara igaro ziren, hala ere, ikatz-hobiak. 1935ean biztanle gehienek (% 90etik gora) Alemaniako Reich-ean sartzea aukeratu zuten erreferendumean. 1945ean frantses-armada sartu zen Sarren, eta 1947an Sarreko lurralde autonomoa eratu zuten Frantziari loturik. 1955ean, ordea, biztanle gehienek (% 68k) autonomia haren aurka eta Alemania Federalarekiko batasunaren alde eman zuten botoa erreferendumean. 1957ko urtarrilaren 1ean Alemania Federaleko 10. ''land'' edo estatu bihurtu zen.