Amparo Gastón: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Amparo Gastón Echevarría''', '''''Amparitxu''''', ([[Donostia]], [[1921]]eko [[maiatzaren 15]]a - [[Madril]], [[2009]]ko [[azaroaren 24]]a) intelektual eta poeta izan zen. 40 urtez izan zen [[Gabriel Celaya]]ren bikotekide eta lankide izan zen eta haren memoria zaindu zuen.<ref>http://elpais.com/diario/2009/11/25/necrologicas/1259103602_850215.html</ref>.
 
== Biografia ==
Amparo Gastón Echevarría, Amparitxu, [[Donostia]]n jaio zen [[1921]]eko [[maiatzaren 15]]ean. Familia komunista baten senan jaio zen Amparo eta [[Espainiako Gerra Zibila]]ren ukitua jasan zuten denek; bai bera eta baita anaia ere kartzelan egon beharrean izan ziren.
 
[[1946]]ko [[urriaren 8]]an ezagutu zuen Amparok Rafael Múgica Celaya Donostiako liburudenda batean eta eta [[1986]]ra arte ez baziren ezkondu ere, harremanetan hasi ziren berehala. Eragin izugarria izan zen poetarentzat eta hark eman zion dizdira.<ref>http://www.diariovasco.com/20091125/cultura/fallece-amparo-gaston-companera-20091125.html</ref>. Bien artean sortu zuten ''Norte'' poesia aldizkaria [[Donostia]]n eta hainbat ekintza eta tertuliatan hartu zuten parte. [[1966]]an, [[Antonio Machado]]ri [[Baeza]]n eginiko omenaldian izan ziren eta baita [[1968]]an [[Federico García Lorca|Lorcari]] [[Brasil]]ean egindakoan ere.
 
[[1956]]an, [[Donostia]] utzi eta [[Madril]]era joan ziren bizitzera. [[Gabriel Celaya|Celayak]] utzita zuen, jada, familiaren enpresan burutzen zuen ingeniari-lana eta literaturan murgildu ziren biak.