Manierismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
Barrokoko artistentzat gainbehera etorritako arte molde bat zen manierismoa, batere orijinaltasunik gabea. Iritzi hori zabaldu zen eta hori izan da mendeetan nagusi, harik eta kritika modernoak arte estilo horretako obrei duten balioa aitortu dien. Obra ezezagunak dira asko, eta arbuiatuak ere bai, batzuk.
 
 
== Manierismoaren jatorria eta definizioa ==
[[Fitxategi:Vasari.jpg|thumb|200px|ezkerrera|[[Giorgio Vasari]].]]
Manierismoaren jatorri etimologikoa [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] idazleren batzuk, [[Giorgio Vasari]] kasu, ''-ren modura'' (''a la maniera'') margotzen zuten artistei ematen zieten definiziotik dator, hau da, [[Michelangelo]], [[Leonardo da Vinci]] edo [[Rafael]]en estiloa jarraituz, baina, hasieran behintzat, izaera artistiko argi bat mantenduz. Vasarik bi modutara erabiltzen zuen ''maniera'' hitza, inoiz ez era gaitzesgarrian. Batetik, bere garaiko artearen estiloari burla hitz egiteko, adibidez, ''manera modernoa'' erabiliko zuen, Bestetik, obra baten ezaugarri bereziez ari zelarik, hala nola harmoniaz, neurriez, fantasiaz edo dotoretasunaz, ''bella maniera'' erabiliko zuen. Manierismoak artista bakoitzaren ''maniera'' pertsonal edo partikularra goresten du. Artelan manieristak guztiz kapritxosoak dira, arrazoirik gabe eginikoak. Manierismoa paradoxikoa, probokatzailea, anekdotikoa, anbiguoa, birtuosistikoa da <ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Renacimiento y Manierismo en Europa|urtea=|abizena=Suarez Quevedo|izena=Diego|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Madrid: Historia del Arte 27, Información y Revistas S.A.|ISBN=}}</ref>.
 
Izenaren esanahi gutxiesgarria aurrerago erabiltzen hasi zen, ''maniera'' hori maisu handien teknika imitatibo hotz bat bezala ulertua izan zenean. Italiako [[Pizkundea|Pizkunde]] beteko artista handien eta batez ere Michelangeloren perfektotasun idealaren ondoren, [[XV. mendea]]ren bukaeran, jadanik [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] artisten gainbehera etorri zelako ideia zabaldu zen. Ideia hori gero [[Giovanni Pietro Bellori]]k bereganatu zuen [[1672]]an, Pizkundeko pintore handienen obrak (Rafael, Michelangelo) haien erara, baina orijinaltasunik gabe, antzeratzen zituztenak izendatzeko. Hala bada, manierista hitza [[XVII. mendea]]ren erdialdean hasi zen erabiltzen gaitzespen zentzuarekin artista imitatzaile eta zaharkitu horiek izendatzeko.
13 ⟶ 14 lerroa:
 
[[XIX. mendea|XIX. mende]] osoan garrantzi historikorik gabeko estilotzat hartu zen manierismoa. Garai hartako artistei buruzko lehenengo azterketak ez ziren [[XX. mendea]]ren hasiera arte egin. [[Walter Friedländer]]rek ideal klasikoarekin haustearen eta Pizkundearen estetikaren kontrako matxinada baten adierazpide gisa interpretatzen zituen lehen manierismoaren ezaugarriak (irrealismo espaziala, irudien proportzioen luzapena, zutitasuna). Beraz, estilo antiklasikoa izan zen. [[Giovanni Battista Rosso Fiorentino|Rosso Fiorentino]], [[Pontormo]] eta [[Parmigianino]] izan ziren lehenengo artistak, baina Friedlanderrek Michelangeloren azkeneko obrak ([[Kapera Sixtinoa]]) hartu zituen estilo horretako jatorri eta oinarritzat. Haren ustez, lehen manierismo horri antzeratze aldi bat jarraitu zitzaion eta, XVI. mendearen bukaeran, beste erreakzio bat, manierismoaren aurkakoa itxuraz, baina Pizkunde garbiaren antzekoa, egia esateko. Beste ikertzaile batzuek hiru aldi bereizten dituzte manierismoaren barnean, horietako bat joera klasikokoa.
 
Aditu ezberdinek manierismo kontzeptuaren gaineko teoria eta definizio ezberdinak proposatu dute. Hala ere, kontzeptuaren definizio berak ekartzen dituen arazoak kontuan izanik, [[Arnold Hauser]]-en teorien araberako definizioa plazaratuko dugu. Manierismoa errenazimenduaren aurkako estilo artistikotzat jo dute aditu askok. [[Arnold Hauser|Hauser]]-en ustetan, definizio horrek ez zuen manierismoaren izaera independiente eta positiboa kontuan hartzen. [[Walter Friedländer]] bezalako ikertzaileek estilo “anti-klasikotzat” jo izan dute, manierismoak ere klasizismoaren lorratzetatik edan zuela kontuan izan gabe. Teoria hauen arabera, [[Pizkundea|Pizkundearen]] balore arrazional eta paradigmatikoen aurkako erreakzio bat litzateke manierismoa; tendentzia anormatiboa, irrazionala eta anaturalista moduan ulertua. [[Arnold Hauser|Hauser]]-en arabera, aurkako tendentziak baino, manierismoa bien arteko tentsioen emaitza moduan ulertzea egokiagoa litzateke: klasizismoa eta antiklasizismoa, arrazionalismoa eta irrazionalismoa, sentsualtasuna eta izpiritualtasuna, tradizioa eta berritasuna, konbentzionalismoak eta iraultza. Hots, manierismoak ''sui generis'' azalpen bat merezi du <ref name=":0" />.
 
== Manierismoa eta Kontraerreforma ==
25 ⟶ 28 lerroa:
[[Fitxategi:Parmigianino - Madonna dal collo lungo - Google Art Project.jpg|thumb|ezkerrera|220px|[[Parmigianino]]ren ''Madonna dal collo lungo'' (1534-40). Proportzioen luzatzea, jarrera estilizatua eta perspektiba argirik ez izatea manierismoaren ezaugarriak dira.]]
Arte manierista oso zabala da, eta, ikusi dugun bezala, arte joera asko, ia mende oso batean zehar gertatuak, hartzen ditu bere baitan. Hala ere, badira joera guztietan agertzen diren ezaugarri orokor batzuk. Manierismoa arazo artistiko nahaspilatsuak konpontzeaz arduratzen zen, postura zailetan erretratatutako biluziak kasu. Irudiek, sarri, gorputz-adar barregarriak baina bitxiki luzeak dituzte, buru txikiak eta aurpegi jarrera estilizatua, beren posturak zailak edo artifizialak diruditen bitartean. Arte diziplina guztietarik, pinturan izan zuen zabalkunderik handiena, eta ezaugarri hauek ditu:
 
* Irudiak elkarren ondoan eta planoak elkarren gainean jartzea bezalako konbentzio espazialak hartzera behartzen duen dekorazio mota baten nagusitasuna.
* Talde harmoniarik eza, ez konposizioan ez koloreetan.
32 ⟶ 36 lerroa:
* Irudiaren helize-forma berezia (''serpentinatta''), ikuspegi desberdinetatik eta kontrako erritmoz azalarazten duena.
* Xehetasunen edertasuna eta perfekzioa, manierismoaren zehaztasunerako eta miniaturarako zaletasunaren seinale. Azkeneko ezaugarri hau, orobat islatzen da urregintzan eta metalgintzan, manierismoaren berezitasun nagusietakoa baita.
 
[[Pintura]] [[Manierismoa|manierista]] ere parametro hauetara egokitu zen garaiko produkzioa izugarria izanik. Margogintza askeago batek artisten irudimena piztu zuen, nolabaiteko esperimentazio garai bati hasiera emanez. Artista hauek giro gortesau-intelektualean mugitu ziren, [[Arcimboldo]] horien artean aipagarri izanik <ref name=":0" />.
 
Koloreek ez dute natura gogorarazten, baizik eta bitxiak, hotzak, artifizialak eta beren artean bortizki kontrajarriak izaten baitira, gamatan oinarritu beharrean. Michelangelok berak, edo Rafael akademikoak, beren azken lanetan transgresioaren plazera nabaritu zuten, irudiak lausotuz edo margolanak amaitu gabe utziz. [[Tiziano]]k, [[Il Correggio]]k edo [[Giorgione]]k beren lanetako batzuk oraindik deszifratuak izan ez diren sinbolismo konplexuz bete zituzten, azken honen ''Ekaitza'' izeneko lanean nabari daitekeen bezala.