Txikipedia:Historiaurrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER: Stonehenge banner.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Pinturas rupestres.JPG|thumb|460px||<center>Labar-margoak Historiaurrean egin zituen gizakiak.]]
<big>
'''Historiaurrea''' gizakia sortu zenetik dokumentu idatziak azaldu arte iristen den garaia da.
 
8 ⟶ 9 lerroa:
** '''[[Txikipedia:Paleolito|Paleolito]]''': Historiaurreko lehen aroa da (harri zaharraren garaia esan nahi du). Gizakiak sortutako lehen kulturekin hasten da (duela 3 milioi urte inguru) eta gure garaia baino lehenagoko 12000. urtera arte iristen da. Aldi luze honetan, gizakiak harria, hezurrak eta adarrak lantzen hasi ziren tresnak egiteko, eta animalien ehiza eta janari-bilketa ziren haien bizibide nagusia. Nomadak ziren; alegia, ez zuten bizileku finkorik, beti janari bila ibili behar izaten zutelako.
** '''Mesolito''': Historiaurreko bigarren aroa (erdiko harriaren garaia esan nahi du). Gizakiek ehiztari eta biltzaile izateaz gainera, lurra lantzen eta animaliak etxekotzen dituzte; [[Txikipedia:nekazaritza|nekazaritzaren]] eta [[Txikipedia:abeltzaintza|abeltzaintza]] hasten dira. Duela 12.000-10.000 urte inguru hasi eta zenbait lekutan gure garaia baino lehenagoko 4000. urtera arte zabaldu zen. Lan tresnak hobetzen joan ziren.
** '''[[Txikipedia:Neolitoa|Neolitoa]]''': Historiaurreko hirugarren aroa (harri berriaren garaia esan nahi du). Gizakiak nomada ehiztari eta biltzaile huts izateari utzi eta batez ere nekazaritzatik eta abeltzaintzatik ateratzen dute bizimodua. Horren ondorioz, bizileku finkoak hartzen dituzte. [[Txikipedia:Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] hasi omen zen lehenago, gure garaia baino lehenagoko 8500. urte inguruan.