Biokimika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
14. lerroa:
 
== Historia ==
 
[[Fitxategi:biochemistry.gif|thumb|Wöhler-ek [[urea]]ren sintesia aztertzen.]]
 
 
Aspalditik ezagutzen du gizakiak biokimikaren aplikazio praktikoak, bere oinarri teorikoa ezagutu ez arren. Duela 8.000 urte [[Asia]]ko zibilizazioek [[hartzidura]]ren bidez [[garagardo]]a ekoizten zuten, eta duela 5.000 urte ogia egiten zuten Egipton [[legamia]]k erabiliz. Edari alkoholiko edo esnekien ekoizpena oso aspaldikoa izan arren, XIX. mendera arte -hartziduraren oinarri biokimikoa argitu arte- gizakiak etekina ateratzen zien prozesu biokimikoei haien funtsa ezagutzen ez bazuen ere.
 
AntzineanAntzina uste zen izaki bizidunen materiak berezko legeak zituela, ez zuela naturaren lege fisiko-kimikoak jarraitzen. Eta bizidunen molekulak bizidun beraiek besterik ez zituztela sortzen. Teoria "bitalista" haien ustez "bizi-fluido" ikusezin batek bizidunen prozesu guztiak zuzenduko lituzke. 1828an, baina, bitalismoak zartada gogorra jaso zuen [[Friedrich Wöhler]] kimikari alemaniarrak [[urea]] (gernuan dagoen molekula) laborategian sintetizatu zuenean. Wöhler-ekWöhlerrek urea lortu zuen azido zianikoa [[amoniako]]arekin nahastuz; modu honetan frogatu zuen izaki bizidunen osaera ez zegoela naturaren gainontzeko elementuetatik bereizita. Kimika organikoaren sorrera ezarrita zegoen, eta materia ez-organikotik molekula organikoak lor zitezkeenaren teoria egiaztatu zen.
 
XVIII. mendeko aitzindarien lana biokimikaren oinarriak jarri zituen: Karl W. Scheelek [[azido laktiko]]a eta [[azido zitriko]]a aurkitu zuen hainbat janaritan, eta [[Antoine Lavoisier]]ek bizidunek [[oxigeno]]a hartu eta [[karbono dioxido]]a kanporatzen zutela [[arnasketa]] prozesuan frogatu zuen.
 
XIX. mendean metabolismoari buruzko lehenengo ikerketak abiatu ziren. Anselme Payen frantziarrak lehenengo [[entzima]] aurkitu zuen, amilasa, [[almidoi]]aren hidrolisia katalizatzen duena. [[Louis Pasteur]]-ekrek ere legamien hartziduraren atzean dagoen prozesu biokimikoa azaldu zuen. 1903an [[Carl Neuberg]] kimikariak izen berria eman zion ordura arte kimika fisiologikoa deitutakoari: biokimika.
 
XX. mendeko lehenengo zatiak biomolekulen ezagutza sakona ekarri zuen. Hainbat bide metabolikoren nondik-norakoak aurkitu ziren: Embden-ek eta Meyerhof-ek [[glukolisi]]aren etapak azaldu zituzten 1933an. [[Adolf Krebs-ek]] biologoak bere izena daraman [[Krebs zikloa|zikloa]] 1937an; eta Otto Warburg-ek [[arnas katea]] eta [[ATP]]aren sintesia burutzen duen [[fosforilazio oxidatibo]]a.
 
XX. mendeko bigarren zatiak biokimikaren arorik oparoena ireki zuen. Teknikaren garapena eta prozedura analitiko berriek ([[kromatografia]], [[elektroforesi]], [[mikroskopio|mikroskopio elektronikoa]], [[X izpi]]en difrakzioa, [[erresonantzia magnetiko nuklearra]], erradioisotopoen markatzea, [[espektroskopia|espektroskopia molekularra]], etab) biomolekulen egitura zehatza eta [[zelula]]ren bide metaboliko nagusien ezagutza ahalbidetu dute.
 
{{commonskat}}
 
{{biologia}}
{{Biologiaren adarrak}}
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Biokimika]]