Ekoizpen-bide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
2. lerroa:
 
== Ekoizpen-bideak sistema-ekonomikoaren arabera ==
Materia prima, makina, tresna, dirua, fabrika, bulego, almazen eta ibilgailuak bezalakoek konposatzen dituzte.
 
=== Kapitalista ===
Teoria marxistaren arabera, lan prozesuan parte hartzen duen tresna edo material oro da ekoizpen bidea.
 
Ekoizpen bideak ekoizpen moduetara atxikita daude, beraz bai sistema [[Esklabotza|esklabista]], [[Feudalismo|feudalista]] eta [[Kapitalismo|kapitalistan]] ere parte hartzen dute. Hauetako bakoitzean [[klase sozial]] desberdin baten menpe daude. Ekoizpena [[Kapital (argipena)|kapitalean]] bihurtzen denean, langileak esplotatzeko erreminta bihurtzen da aldi berean.
 
Marxismoaren arabera, [[Langile klase|langile klaseak]] bere kapitalismoaren aurkako iraultza egiten duenean eta [[proletarioen diktadura]] ezartzen dutenean, ekoizpen-bideak [[kolektibizatu]] eta langileek gestionatuak izango dira. Horregatik, burgesiak klase dominantea izateari eta langileak [[soldata]] eta [[Gainbalio|gainbalioaren]] bidez esplotatzeari utziko dio.
 
=== Sozialista ===
Ekoizpen sistema sozialistan, ekoizpen-bideak langile propioenak dira eta hauek beraien beharren arabera erabiltzen dituzte. Ondorioz, bakoitzak egin duen lanaren ordainketa parekidea jasoko luke. Beste alde batetik, estatu sozialismo boltxebiketen[[Boltxebike|boltxebikeen]] teorian, ekoizpen bideak denonak eta denontzat dira; hau da, ez dago jabe indibidualik. Gizarteak jartzen ditu funtzionamenduan, komunitatearen onurarako eta ez elite baten onurarako.
 
== Ikuspegi marxista ==
37. lerroa:
Kapitalismoan, ekoizpen-bideak kapitalista baten jabetza pribatu dira, hau da, soldatapeko lana esplotatzeko medio bat. Langileak ez dituzte ekoizpen-bideak, beraz, beraien lan-indarra saltzera behartuta daude eta beraien nagusientzat [[gainbalio]]a sortzen dute.
 
== Ekoizpen-bideak eta desindustrializazioa ==
Ekonomiaren prozesua oztopo bat bihurtu zen kapitalismoaren [[Esplotazio (argipena)|esplotazio]]-mekanismoen kontzeptuetan sakontzeko. Bere erreferentziak zuzentzen zituen egiturak espektro kapitalistar finantzarira aldatu ziren, eta horrez gain, ekoizpen egitura klasikoen desintegrazioarekin okerrera egin zuen. Marxismo garaikidearen ikuspuntutik esan ohi da "gaur, inoiz baino gehiago, ekoizpen bideak kapitalista handiaren eskuetan daude, baina ez dute hauen jabetzearen arrastorik uzten". Beste alde batetik, desindustrializazioaren prozesuarekin ekonomia zentralen [[Monopolio|monopolioa]] sendotzen da ekonomia periferikoen gainetik. Hau da, garapen ekonomikorako oinarrizko elementuak herrialde garatuen [[Inportazio|inportazioen]] menpe daude. Ondorioz, klase dispertsioaren barnean langileak zein kapitalista ertainak aurki daitezke prekarizazioaren egoera berdintsuan, kapitalista monopoliko handiaren aurrean.
[[Kategoria:Ekoizpena]]
[[Kategoria:Marxismoa]]