Euskal Herriko musika garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
70. lerroa:
[[Lekunberri (Nafarroa Garaia)|Lekunberrin]], [[Berri Txarrak]] talde gazteak harrera beroa izan zuen rock gogor eta sofistikatuaz. Nazioartean oihartzuna hartzen hasi ziren. [[Etsaiak]] [[Pin Pan Pun Band]] festalari eta, aldi berean, garratzak ere nazioarteko bidea hartu zuen, Latinoamerikako kontaktu sare oparo baten bidez. Giro festazale eta alai horri eutsi zioten ere [[Joxe Ripiau]]k eta [[Betagarri]] skalari gasteiztarrek. Trikitiaren espezializazio eta esperimentaziotik [[Trikizio]] banda sortu zen ([[Ze Esatek!]]en aitzindari), eta [[Oreka TX]]ek bide berriak urratu zituen [[txalaparta]]rekin. [[Etzakit]] taldetik [[Esne Beltza]] sortu zen. [[Pi L.T.|Pi.L.T-k]] "[[Hil da jainkoa]]" abestiaz entzute handia hartu zuen [[Gaztea (irratia)|Euskadi Gaztea]]<nowiki/>ko sariketa irabaztean. 2000tik hasita, [[Delorean]] Zarauzko taldeak musika elektronikoa landu zuen.
 
Hiriburuetako festetako kontzertu handiekin batera, beste jaialdi komertzial eta ez-komertzial batzuek arreta irabazi zuten musikazaleen artean, milaka horietara bilduz. 1996an, [[Euskal Herria Zuzenean]] euskal kulturaren eta kultur artekotasunaren ospakizuna antolatzen hasi ziren [[Arrosa]]n; [[Gasteiz]]ko [[Azkena Rock Festival]]<nowiki/>ek lehen pausoak eman zituen (2002); [[Bilbao BBK Live]] Bilboko Udalarekin hitzartuta egin zen lehendabizi (2006). [[Hatortxu Rock]], berriz, 1997an egin zen lehen aldiz [[Iruñea]] inguruan, [[Euskal preso politikoak (1978-egun)|euskal preso politikoen]] elkartasunez, eta 2017n 20. urteurrena bete zuen. [[Getxoko|Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia]]<nowiki/>k eta [[Getxoko Jazzaldia|Getxoko]], [[Donostiako Jazzaldia|Donostiako]] zein [[Gasteizko Jazzaldia]]k beren bidean gorantz egiten jarraitu zuten, nazioarteko arreta erakarriz. Euskal musikan, [[Ken Zazpi]] taldeak pop soinuak eta sentimendu intentsitatea bateratu zituen.
 
2015ean, Ken Zazpik ''[[Phoenicoperus]]'' bere estudio lan zainduena atera zuen, eta bere ordu arteko [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] entzute eta ospea biribildu. Hari lankidetza berri batek jarraitu zion, 2013an [[Euskadiko Orkestra Sinfonikoa]]rekin album sinfoniko bat atereaz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ken Zazpi|url=http://www.badok.eus/euskal-musika/ken-zazpi|sartze-data=2018-02-25}}</ref> Horrelako lankidetzetan aitzindari izan zituen [[Benito Lertxundi]] (''Auhen sinfonikoa''; Elkar, 1998)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Benito Lertxundi|url=http://www.badok.eus/euskal-musika/benito-lertxundi#biografia|sartze-data=2018-02-25}}</ref> eta [[Mikel Laboa]] musikari beterano ezagunak (''Gernika-Zuzenean 2''; Elkar, 1999).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mikel Laboa|url=http://www.badok.eus/euskal-musika/mikel-laboa|sartze-data=2018-02-25}}</ref> Estilo oso desberdinen nahasketak zirudien hartu beharreko bidea: [[Kalakan]]ek herri tradizioa eta egungo eraginak uztartu zituen, baita nazioarteko itzuli batean murgildu ere, [[Madonna]]rekin (2012). [[Pascal Gaigne]]ren eta [[Iñaki Salvador]]rren bakarkako bideak zinemarekin gurutzatu ziren, baita hainbat sari irabazi, azkena [[Pascal Gaigne]]k ''[[Handia]]'' pelikulan (2018). Opera estiloan eta ganberako musikan aipatzekoa da [[Ainhoa Arteta]]ren jarduna, Euskal Herriko zein nazioarteko oihartzunaz.