Jan Ullrich: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎1996ko Frantziako Tourra: Gazteen sailakepa irabazi zuela
→‎1997ko Frantziako Tourra: Gazteen sailkapena irabazi zuen
20. lerroa:
Prologoan bigarren amaitu zuen, [[Chris Boardman]] espezialistaren atzetik, Tourra oso indartsu hasten zuela egiaztatuz. 9. etapan, mendia azaltzen zen lehenengoan, [[Laurent Brochard]] [[frantziar]]rak lortu zuen garaipena. Etapa honetan Ullrich-ek hasiera batean bere taldeburu Riis-entzat egin zuen lan, hala ere [[Richard Virenque]]-k erasoa jo zuenean Riis-ek ezin izan zuen bere erritmoa jarraitu eta Ullrich atzetik abiatu zen, [[Marco Pantani]]-rekin batera, hiruak helmugara batera heldu zirelarik. Hurrengo egunean, [[Banhèras de Luishon|Luchon]] eta Arcalis [[Andorra]] arteko etapan, Ullrich-ek baimena eskatu zion bere zuzendariari erasoa jotzeko eta horrela egin zuen, Pantani eta Virenque-rekiko minutu bateko errenta lortuz eta maillot horia eskuratuz.
 
Tourreko lehenengo erlojupeko esanguratsuan, 12. etapan, Ullrich-ek 3 minutuko aldea atera zion sailkapeneko bigarren postuan zegoen Virenque-ri, zeina bere aurretik abiatu zen erlojupekoan. Egun batzuk geroago, [[Alpe D'Huez]]-eko etapan erasoa jo zuen [[Marco Pantani]]-k, baina igotzaile italiarrak 47 segundoko aldea lortu zuen Ullrich-ekiko, sailkapen nagusian alemaniarrak zeukan errenta 9 minutukoa zelarik. [[Morzine]]-ko etapan berdina egin zuen Pantani-k, kasu honetan garaipena lortuta, baina Ullrich-ek ez zuen denbora galera handirik izan. Lasterketako azken erlojupekoan [[Abraham Olano]] euskalduna nagusitu zen eta Ullrich-ek bere nagusitasuna erakutsi zuen Virenque-rekiko denbora gehiago lortuz. Hurrengo egunean Tourreko garaile bezala azaldu zen [[Paris]]en, 23 urte zituelarik. Gainera gazteen sailkapena irabazi zuen bigarren aldiz.
 
=== 1999ko Espainiako Itzulia ===